Taldeko foroa > Kermanen kritikak

Kermanen kritikak

Benito
orain dela 567 egun

Kerman saioaren inguruan balorazio gogorrak entzuten nabil azkenotan. Batzuk haren irudiaz, mozoloa, frikia eta holako adjektiboak. Ikaselaren irudi desitxuratua eta ez motibagarria ematen duela nonbait, iraingarria ere badela entzun-irakurri dut nonbait.

Beste kritika batzuk saioak planteatzen duen eredu didaktikoaren gainekoak izan dira: zuzenketan gehiegi oinarritzen dela, zaplastekoarekin zalantzak, kezkak eta kexak... Gauzak zuzen esateko ardura gehiegi... eta abar.

Kritika hauek gehienak ez dira kanal publikoetan jarri izan orain arte, baina gaur Berrian horren harira artikulua agertu dela Euskararen arauak eta itxura, interesgarria izan daiteke horren harira Kerman fenomenoaz guk zer pentsatzen dugun eta geure inguruan nola ikusten den komentatzea.

Kermanen itxuraz eta hor islatzen den ikuspegi didaktikoaz kezka horiek dauzkazue zeuk ere? Inguruan horrelako kezkarik ikusi duzue? Ikasleek zelan hartzen dute?

Bea Sallaberry
orain dela 564 egun

Kezka berak? E be, batere ez!!

Den horrentzat hartzen dut. Ez gehiago, ez gutxiago. Telebistako programa bat, euskara ikasten edo ikasi dutenei zuzendua, dibertigarria nahi lukeena, motibazioan eragin nahi lukeena eta zuzentasunean.

Ipar-ekialdean, eitb ez da heltzen hainbat tokitara, bainan interneten ikusi/ikusten ditugu Kermanen abenturak. Bai irakasleenganik, bai ikasleenganik oihartzun aski onak entzun ditut. Hasierako euforia pasa eta, kritika batzuk ere agertu dira. Bainan ez dakit nork, nola hartu behar dituen. Dakidanez, Kerman ez da klaserako euskarri bat, berez. Klasera daiteke, bainan klaseratua izatea ez da bere xedea. Bere publikoa ikaslea da, ez erakaslea.

 

Irakaslearen ikuspegitik hainbat kritika egin daiteke dudarik gabe: egoerak errepikatzen direla, zuzentasuna azpimarratzen, nire iduriko hainbat gauza ez direla egokiak (agian hau kulturala da) edo pisuak, pertsonaia pijoa, nik dakita. Hortik hara, klaseratu nahi bada, zerbait on egin daiteke, bere horretan hartzen ez bada eta beren lehen funtziotik desbideratzen.

Irakaslearen ikuspegitik beti, klasearen osagarri gisa, ikaslearentzat tresna interesgarria da. Baina hori: ez da tresna bakarra, ez da abiapundu, ez oinarri, beste milaka gauzen artean bat baizik ez. Euskaraz den ber eta ikasleei bereziki zuzendua den ber, probetxugarri ikusten dut.

 

Ikaslearen ikuspegitik ikus bageneza, agian argiago genuke. Ikasleek edozein mailatan, komunikazioari emanen dio prioritatea. Halere, maila batetik hara, ikasleek zuzenduak izan nahi dute, dela klasean, dela klasetik kanpo. Eta ezin dugu ukatu zuzentasunak bere garrantzia duela. Eta ardatz ez bada izaten ere, uste dut denek ematen ditugula gramatika azalpenak eta ariketa analitikoak egiten.

Gisa berean, ikasleek beren egoeran diren beste batzuen ikusteak on egiten die, motibazio mailan: azkenean Kermanek EH guzian izaten ahal diren milaka ikasle irudikatu irudikatzen ditu, dituzten bizipen eta nekezietan, agian batzuek ez duten ausardiaz betea baita ere. Alta, argi fikzioa dela.

Eta ahantzi gabe, programa hau dibertigarria ere bada. Eta dibertitzekotan, euskarazko zerbait hautatzen ahal badu ikasleak hobe. Alde horreratik arras egokia zait.

 

Kermanen istorioetan zuzentzen direnak, nagusiki erdarakadak dira edo zinez ohikoak izaten diren hutsak, jendeak maiz egiten dituenak, karrikan astebururo entzuten ditudanak. Biziki ontsa. Nire pena bakarra hau da: ikasleek hutsak entzun eta hyperkorrekzioz horiek berak egiten hasten zaizkidala. Nahiz Kerman begiratzen duten. Ala Kerman begiratzen dutelako? Uummmm......

 

leire narbaiza arizmendi
orain dela 563 egun

Nire ustez Kerman bere horretan hartu behar da, Beak dioen moduan (goitik behera nator bat berarekin). Gauza xumea, zuzentasunari begira eginda dagoena. Alde horretatik, nik ez nioke garrantzi handiagorik emango.

Baina badago puntu bat ez zaidana guztatzen batere: bere izakera/irudia. Litekeena da hainbat euskaldu zaharrek horrela ikustea euskaldun berriak, eta horregatik, horrela erretratatzea euskaldun berria. Ez dut gustuko. Gainera, agertzen diren hainbat eta hainbat akats ez dira kaleko euskararen akats ere?

Inoiz erabili dut klasean, eta ikasleei ere ez zaie izakeraraena gustatu. Hala ere, gustukoa zuten saioa, erraz ulertzen zutelako azaldutakoa, eta erroreak zuzentzen laguntzen zielako.

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.