Taldeko foroa > Joomla ezagutu

Joomla ezagutu

Arantza San Sebastian
orain dela 852 egun

Ez dakit oso ondo taldekideek joomla erabiltzeko erraztasuna duzuen ala ez; nik ez dut inoiz erabili eta behin baino gehiagotan entzun dut webguneak sortzeko plataforma ona dela. Zer behar da webgune bat sortzeko joomlan?

xomorro
orain dela 852 egun

Apa Arantza!

Ba, egia esan, hasiera batean denbora pixkat... Neri gutxinez kosta in zitzaidan jartzea. Beharrezkoak: mysql datubasea, apache, phpa behar dituzu eta joomlaren bertsio bat. Lokalean instalazioa egiteko bideo bat hemen: http://video.google.es/videoplay?docid=-7902861205420159648#

Info +:

http://ayuda.joomlaspanish.org/

http://docs.joomla.org/

http://eu.wikipedia.org/wiki/Joomla!

Lehen esandakoa, denbora...

Zigor
orain dela 851 egun

Ni ere azkenaldian Joomla!-gaz jolasean nabil, ezertan lagun bazaitzaket, galdetzea besterik ez dozue... ongi segi!

Beñat Altuna
orain dela 848 egun

Nik orain urte eta erdi kontzertu batzuetarako web bat garatu nuen Joomla erabiliz. Egia esan web estatiko bat zen eta ez zen batere zaila izan, orri batzuk sortu eta CSS-a editatzea besterik ez (honek bazuen bere lana baina beno webak itxura pertsonala izateko era bakarra zen).

Badut egunen batean Joomlarekin berriro sartzeko gogoa, eskaintzen duen potentzial 'guztia' zein den jakiteko. Horretarako badut proiekturen bat buruan, baina denbora...

Egitekoen agendan dut baina hau geroz eta luzeagoa da, ezer ezabatu gabe gauzak gehitzen dizkiot eta, jeje.

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.