Taldeko foroa > Zer deritzozue EiTBk oposaketetan kazetaritza lizentziatura kendu izanari?
Zer deritzozue EiTBk oposaketetan kazetaritza lizentziatura kendu izanari?
|
Joxe orain dela 700 egun |
Aupa!
Ikusita izango duzue (ala ez), baina kiontua da Euskadiko Kazetarien Elkartea kexu dela egunotan EiTB-k kazetaritza lizentziatura kendu duelako erredaktore aritzeko baldintzen artetik. Tituluaz gain, kazetari lanetan bost urtez jardun izana onartzen du orain EiTB-k kazetari izaera probatzeko, eta EKEri ez zaio erabakia gustatu.
Niri neuri iritzi kontrajarriak sortzen dizkit: batetik ulertzen dut Kazetarien Elkarteak egiten duen prestakuntza ziurtatu beharraren defentsa, baina egia da ere hainbat lanetarako askoz eskola hobea dela jardutea bera edozein fakultate baino...
Enfin, zuek zer diozue?
|