Taldeko foroa > Non idatzi zenuten zuen lehen testua? Non azkena?

Non idatzi zenuten zuen lehen testua? Non azkena?

Joxe
orain dela 713 egun

'Aurkezpenak' (berriz) egiteko jolas tonto bat: zer mediotan idatzi zenuten zuen lehenengo testua? Non idatzi duzue azkena? Zer diferentzia / antzekotasun ikusten duzue bien artean?

Joxe
orain dela 713 egun

Nik uste dut euskarazko lehen testua Basauriko 'Bost Axola' aldizkarirako idatzi nuela, baina ez dut gogoan ez gaia, ez bestelako ezaugarriak :/ Bueno: seguru laburra zela, eta tokiko albisteren bat izango zen.

Azkena atzo bidali nuen GAUR8ra: Steve Jobsek, iPad-ak eta beste katxxarito eta katxarritogileek prentsaren etorkizunean izan lezaketen eraginaren inguruan. Hausnarketa etereo eta luuuuze bat!

Enpin, horra lehen harria. Orain zuen txanda! :P

josieror
orain dela 713 egun

Joe joxe: nik idatzi nuen lehen testu komunikatzailea eginen irakurlearen eskutitzetan izan zen, hako urteetan!!!!

Eta azkena, azken-azkena... nire blogean: Udaberri Galduan adibidez, gaur goizean.

Ezberdintasunak? Asko, baina azpimarratzeko bat arintasuna interaktibitatearekin. Ba da aldea hordukotik gaurkora...

;-)

Josu Lezameta
orain dela 713 egun

Ba, begira, nire lehen testua El Correo Español (to!) egunkariak ateratzen zuen Casco Viejo izeneko gehigarri batean argitaratu nituen, euskarazko zutabetxo batzuk ziren eta bospasei edo argitaratu zizkidaten. Uste dut sinadurarik gabe joaten zirela. 1995/96 izango zen... in illo tempore.

Bigarrena Euskaldunon Egunkarian, Garan eta Sustatun atera zen ia aldi berean -Deian eta El Correon ez zidaten argitaratu- eta euskalduntzeari buruz orrialde osoko sermoi itzela zen.

Geroztik neure blogean idatzi ditut guztiak, salbu eta azken bolada honetan Sustatun ateratzen dizkidaten WTF! saileko ganorabakokeriak.

Eta azkena, oraintxe bertan noa blogean idaztera.

Ale, bigarren harria botata.

Joxe
orain dela 713 egun

Jooope, mundo viejunokoak gara denok ere, e? :P

Nagore Vega
orain dela 713 egun

Ni ez naiz hain viejunoa ;P

Esango nuke nire lehen testua Oarsoaldeko Hitzan idatzi nuela. Orain ere bertan ari naiz lanean, kazetari eta zuzendariorde gisa.

Tartean, Garatik, ETBtik eta Berriatik pasatu naiz. Ondoren, etxera itzuli nintzen berriro.

iturri
orain dela 713 egun

Kaixo:

Ni Nagore baino gazteagoa naiz oraindik ;-)

Uste dut lehenengo lerroak Irungo Pio Baroja Institutuan ateratako aldizkari batean argitaratu nituela. Kortatu taldeko Treku bateriari eginiko elkarrizketa bat izan zen.

Gero, urte asko pasa nituen ezer idatzi gabe, baina Bertso-Hop Info musika aldizkarian idatzi nuen 90. hamarkadaren erdialdean.

Hortik aurrera, Internet: Sustatun publikatu nituen apunte batzuk nire blogarekin hasi aurretik (2004ko uztailean, laister sei urte beteko ditugu, beraz). Irutxuloko Hitzan ere kolaboratu nuen pare bat urtez.

Azken testua, Harrikada bat izan da, of course.

Joxe
orain dela 713 egun

Bueno, beraz Nagore (eta iturri! ¬.¬) zarete taldeko benjaminak. Kafeak ekarri behar direnean, zuek joango zarete beraz! XD

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.