|
Aupa Gorka. Atzo nire Atzerriko Hizkuntzan Irakasle diplomaturako azkeneko beharazterketa egin nuen, eta oraintxe bertan Ubuntu 10.04 sistema eragilea eta kasoalitateari esker zure mezua irakurri dut.
Zuretzat berri on eta txarrak ditut. Irakasle jardungo naizenean Software Librea eta hau sortzea ahalbidetu duten printzipioen alde egingo dut.
Akibo dauden irakaleen inguruan ezin dut hitz egin, baino nire promozioan graduatzen ari diren irakasleak ez dute Software Libre eta pribatiboaren arteko diferentzia.
Batzuk Open Office erabiltzen dute (MS Office pirateatzen ez dakitena gehienbat).
Aurten Filipinetara joan naiz Erasmus bidaian. Sei hilabete lehenago pasa nintzen Ubuntu 9.04ra. Ordutik ez dut sistema eragilearekin estabilidade problemarik izan, eta berehala ohitu nintzen Aplikatzioen menura.
Bidaia hortan 6 pertsona gehiagorekin banatu nuen etxea, eta askotan batzuk beston ordenagailuak erabiltzen genituen gureak gertuago ezpazeuden momentu horretan.
Nire pisukide euskaldunak ezezik, frantsesek ere ez zuten arazorik izan Ubuntu erabiliz bere emaila begiratu edo emailen bat bidaltzeko. Hurrengo solairura igotzeak ubuntu noizean behin erabiltzea baino nagitasun handiagoa suposatzen zien (erabiltzaile mailako trebakuntzak 3-4 minutu baino gutxiago hartu zien).
Zure azken paragraforako galderei ezin diet erantzun ganoraz erantzun, baina... nire Practicum II-a egin nuenean gertakari tamalgarri baten testigu izan nintzen.
Practicum-a egin nuen eskola eskola erlijiosoa zen. Eskola 2.0 programako ordenagailuak jasota zituzten aspaldi iritsi nintzenerako, baina, ez ziren hauek erabiltzen hasi proiektorea iritsi zen arte (kurtso amaierarako pare bat hilabete falta zirela). Ez pentsa gero hau denik zur eta lur utzi ninduena, ez. Erabili behar zituzten irakasleek EZ DUTE INONGO FORMAKUNTZArik jaso daukaten materiala erabiltzeko. Bere kaxa ikasi beharko duten nola funtzionatzen duen eta zer egiteko balio dezakeen.
Ume askok ordenagailua lehen aldiz piztu zutenean ordenagailuek Dual Boot-a zer zen ez zekitela, defektuz, Ubuntun hasi zuten saioa. Imaginatu irakaslearen erreakzioa... ZER EGIN DUZUE? ITZALI HORI ETA NORMAL JARRI ORDENAGAILUA!!!
Noski, nire praktiketako tutoreak ez zekien zer zen Ubuntu momentu horretan. Gutxiago hura nola itzali edota ordenagailua berrabiarazi... Bigarren aldirako bai, ikasleek ikasi zuen nola egin behar zuten ordenagailua NORMAL pizteko zer egin behar zuten.
Tamalgarria benetan.
Lantegi batzuetan ez dago garbi zertarako erabili daitezkeen IKTak Windows edo Ubuntu izan erabiltzen den sistema eragilea. Eta gutxiago Software librearen erabilerarekin batera sustatzen diren balioen inguruan. Tamalez, problema ez da hasten lantegietan Software librea instalatzeko aukera ez egoteagatik.
Hala ere, nire asmoa ez zen erresignazioa zabaldu nahi duen diskurtsoa indartzea, baizik eta nire begirada-puntua ematea. Eta agur esan aurretik atzo topatu nuen Flash Card Open Source programa baten izena emango dizuet: "Akin" Ubunturen repositorioetan dago. Egileak japoniera ikasten laguntzeko asmatu zuen, eta erabilgarria izan daiteke lexioa zein memorizazioa eskatzen duen edozein ikaskuntzarako.
Bersarkada bat!
|