Taldeko foroa > Etxekoandroid 2.0 bilkura egitea nahi duzue?
Etxekoandroid 2.0 bilkura egitea nahi duzue?
|
Dabid Martinez orain dela 769 egun |
Aupa peña! Berria naiz talde honetan.
Nire azken gadgeta eskuratu, proiektuak begiratzen egon eta gero Joseba Martosekin twitter bitartez izandako elkarrizketagatik...
http://twitter.com/josebamartos/status/12153437227
Proposamen zehatz batekin nator... Etxekoandroid 2.0 bat antolatzea, idea KKKPetan antolatzen dugun egun baten moduko bat antolatzea izango lizateke, monotematikoa, bai erabiltzaile zein garatzaileentzat, Euskal Herri mailan. Horretarako www.etxekoandroid.com webgunea erabiltzea aurreikusi dut, Gorka zurea da ez? Horrela jardunalduiak egin eta poriektua berreskuratzen dugu, ni behintzat parte hartzeko gogoekin nabil :)
Blog horri forma polita emateko gogoekin (eta ikasteko gogoekin jejeje) :)
Gaztetxe batean egin daiteke, Gernikako gaztetxean Internet daukagu eta bertan egiteko arazorik egongo ez dela uste dut, ni prest nago gaztetxea koordinatzeko (Josebaren laguntzarekin offf course). Bestela Kukutza Bilbon dago (aparkatzeko arazo asko) eta hor ere egin daiteke, Internet dago baita.
Nola ikusten duzue? Animatzen zarete?
Etxekoandroidi Euskal Androide 2.0 baten forma emango diogu?
Zuen erantzunaren zain :)
|
|
teketen orain dela 769 egun |
Ez, etxekoandroid ez da nirea, 0. jardunaldian egon zirenena da. Aurrekoan egon zirenekin kontatu behar dugu. Horiei deia zabalduz. Etxekoandroiden ez da ezer egin, oraindik bildu ez garelako. Pasahitzen trukea egin behar da eta proiektuarekin zer egin esan. Horregatik da bakarrik. Komunikatuko diegu guztiei eta zerbait egiteko ondo. Talde interesgarri bat sor daiteke. Egingo dugu zerbati beraz.
|
|
Dabid Martinez orain dela 769 egun |
OK! Perfesssto orduan :)
Ba hau izan daiteke bilkura bat egiteko proposamen ona :P Denon artean lantzeko eta zerbait egiteko, ea beste guztiak zer dioten.
Animo!
|
|
Joseba Martos orain dela 769 egun |
Arineketan egin dut Zutaguko kontua gai hau jarraitzeko. Ba ea aukerarik dagoen gai horrekin jarraitzeko.
|
|
Dabid Martinez orain dela 769 egun |
Aupa Joseba!
Ba betiko moduan autogestioa, guk nahi dugun moduan :) Gorka kontaktu dezakezu pertsona horiekin bidali dizuedan maila bidaliz eta ona etortzeko porposatuz?
Ondo ibili familia!
|
|
Beñat Altuna orain dela 736 egun |
Lokalizazioaren kontuarekin gai hau berriro ere atera da eta agian interesgarria izan liteke bilkura horri buruz jendeak zer dion jakitea.
|
|
JGabiMark orain dela 729 egun |
Aupa! Ba niri asko gustauko jaten. Ondo egongo zan udako oporrak baino lehen bilkura bat egitea.
Lokalizazioan inguruko gauzak komentatzeko, euskeraketak Androiden nola integratu denon artean alternatiba ezberdinak pentsatzeko...
Oyangu ta ni saiatuko gara dokumentatzen orainarte egin duguna. Ze egixa esan jaleotxo bat da... tutorial ezberdinentatik ibili gara informazioa batzen ta kakanahaste bat daukou...
Dana ondo dokumentetan badou, prest gaz azalpentxo bat emuteko...
Ale ba! Ia ba bilkura bat eitxen douen!!
|
|
aizol orain dela 729 egun |
Ni ere ados. Ondo legoke lokalizazioaren kontuari 'pisu' gehiago emateko bilkuratxo bat antolatzea. Horrela guk ere 'fetxe tope' bat izango genuke bukatzeko ;)
Data proposamen batzuk botako? Tokia?
|