Taldeko foroa > Film zehatzetarako elkarlan eskaerak

Film zehatzetarako elkarlan eskaerak

Luistxo Fernandez
orain dela 829 egun

aupa Luistxo naiz http://www.manterola.org/azpitituluak/ webguneko bultzatzailea. Pozten naiz hemen ere sortu delako gogoa azpitituluak euskaratzeko.

Filmak euskaratzeko behar dena da, funtsean, gogoa, eta ekin. Gertatzen dena da oso gusto desberdinak ditugula oro har azpititulugileak: http://www.manterola.org/azpitituluak/osoak zerrenda horretan pilatu direnetan, neuk euskaratuek igual ez dute interesik beste askorentzat, eta besteek egindako lan batzuekin ere, neuri ez zitzaidan okurrituko, neure lehentasun pertsonalaz markatuz gero, horiek euskaratzea.

Hala ere, elkarlana interesgarria da, ze 1000 lerroko srt bat itzultzea lana da. Lau lagunen artean, 250 lerro bakoitzak, erosoago.

Elkarlan posible horri ekiteko neure webgunerako pentsatu nuena izan zen, azpitituluak igotzeko aukeran denean bi modu proposatzea, osoak eta osatzeko. Uste nuen, osatzeko zeudenen artean, jendeak hartuko zuela agian bat edo beste, eta konpletatzen saiatuko zela. Ez da hala gertatu, osatu beharrekoa zerrenda hila dago hemen: http://www.manterola.org/azpitituluak/osatzeko

Horrela ez du funtzionatu, baina beste moduren batean funtzionatu behar du elkarlanak. Bi filmekin saiatu naiz, lagun bati esan eta, aizu, hau eta hau, egin dezagun, zuk %50, nik %50 eta aurrera. Honela euskaratu genuen 2009ko Donostiako urrezko maskorra Nanjing Nanjing eta laster Beñat Irasuegik eta biok The Road jarriko dugu sarean.

Hortaz, sistema honekin saiatuko naiz, ea inork jarraitzen didan. Proposatuko dut film bat, hainbeste lerro, hiru boluntario bakoitzak N lerro egiteko, eta aurrera. Non proposatu? okurritzen zait akaso hemen izan daitekeela, Zutagu-n, baina bide batez Twitterren ere egingo dut eta #azpitit gakoa proposatzen dut horretarako (elkarlan eskaerentzat, zein komentarioak oro har gaiaren inguruan).

Hala ba, espero dut eskakizun bat bideratzea datozen egunetan, Inuktitut edo inuit hizkuntzan dagoen film batekin... stay tuned!

Beñat Altuna
orain dela 828 egun

Niri ideia ona iruditzen zait, zuk esan bezela bakarrak egiteko askotan lan handia da, baina agian zuek Nanjing Nanjing euskaratu zenuteneko esperientziarekin argituko dizkidazun zalantza batzuk ditut.

Nola geratzen dira pertsona bat baina gehiagok egindako lanak? Ze prozesu jarraitu zenuten koerentzia hori mantentzeko, hau da, esaldien egitura, hiztegia.. berdina izateko? Bien artean itzuli eta gero dena batek errepasatu edo ez zenuten horrelakorik egin?

Koerentzia hori lortzeko formula bat baldin badago, ni prest nago lana banatzen joateko. Adibidez http://www.subtitulos.es webgunean formula hori erabiltzen dute eta egia esan bastante era komodoan. Horrelako zerbait euskazko azpitituluen webguneari aplikazea gehiegizkoa izango litzateke ezta? Horrela osatugabekoen asuntoa eta elkarlanarena errezagoa izango litzateke, baina agian lan handiegia webean hori montatzea. Zer uste duzu?

Luistxo Fernandez
orain dela 825 egun

Bueno, hor doa nire lehen proposamena: Atanarjuat euskaratzeko. Inuit-en inuktitut hizkuntzan den film bat. Lau boluntariorekin, ederto. Ingelesetik euskarara, 700 lerro inguru partitu beharko genituzke.

Beñat: koordinatzeko, mezu trukeak balio dezakeela uste dut. Eta azkenean berrikusi filma errepasatzeko. Esaldi egituren konsistentziak ez nau kezkatzen. Pelikula erdibana egingo badugu, zure erdian protagonistak etxetik atera edo lurrera erortzen badira, niri ez dit asko inporta, neure erdian etxetik irten eta lurrera jausi egingo dira, besterik gabe.

Beñat Altuna
orain dela 824 egun

Ok, horrela egin daiteke (edo egingo dugu). Zuk jarritako adibideek ni ere ez naute gehiegi kezkatzen, denok atera (edo irten) jarriko bagenu hobe, baina beno ez da gehien kezkatzen nauena, nik bakarrik itzultzean ere batzutan gertatzen zait eta batzutean atera eta besteetan irten itzultzea. Orain ez zait burura etortzen adibiderik baina ezberditasun handiagoak egon daitezke.

Amaieran batek errepasoa eginez gero ezberditansun edo akats nabariak zuzenduko ditu, beraz hemen auzolanean egina izanda eta gutxi batzuk bakarrik erabiliko dituztela jakinda nahikoa da bai. Egunen batean euskarazko azpitituluek arrakasta badute joango gara horrelako gauzak hobetzen, jeje.

 

Twiterrean jarri dudan bezala nik neure burua erreserba moduan aurkezten dut. Gutxi elkartzen bazarete lagunduko dut baina orain Lost-ekin nahikoa dudala uste dut. Ziur hemengo norbait animatuko dela, 800 lerro (200 pertsonako, 4 izanda) itzultzea ez da lan handia eta norbaitek bere lehen ekarpena egiteko kopuru ona izan daiteke(nire lehenak 1100 zituen eta hobe gutxigorekin hastea, jeje).

 

Oier
orain dela 823 egun

Epa!

Badoa hau poliki-poliki aurrera... poztekoa. Nik orain dela bi urte eta piku egin nuen proposamenaren ondoren, film gutxi euskaratu ditut, oso lanpetuta ibili naizelako. Orduan FHarlock, edo JGabiMark agertu ziren (lehenengoak jada lan mordoa egina zuen) pelikulak eta telesailak itzultzeko asmotan. Baita Luistxo ere, eta esan duen bezala horrela garatu zuen azpitiuluen orria. Oso webgune konpletoa da, eta aipatzen dituen baliabideak, klabeak dira.

Proposatzen duen metodologia egokia iruditzen zait, zeren dioen moduan, gustu oso ezberdinak izan ditzakegu.

Horregatik, zer iruditzen zaizue taldetxoak osatzen baditugu? Pertsona bakoitzak nahi duen talde guztietan parte har dezake (denbora baldin badu!).

Adibidez Telesailen talde bat egon daiteke, edo eta Pelikula Berrien talde bat, edo Pelikula Klasikoena, "Kultozkoena" edo eta Dokumentalena... Zer iruditzen?

Duela gutxi talde txiki batek http://hausnaurtu.wordpress.com abiatu dugu. Bereziki dokumentalak, edo hausnartzeko material audiobisuala partekatzeko proiektu irekia. Gonbidatuta zaudete parte hartzera, eta interesgarria iruditzen zaizuen materiala bertan besteentzako jartzera.

Patxi Gaztelumendirekin berbetan, eta hauek Zizek! dokumentalaren proiekzioa egin behar dutela eta, dokumental hau itzultzea irten da. Horrela, Dokumental, edo hausnaurtzeko talde bat sortzeko proposatzen dizuet, horrelako materiala euskaraz proiektatu eta ikusi ahal izateko.

Animatzen al da norbait? Behin 3-4 lagunetako taldeak osatuta, prozesua azkarragoa izan daiteke :)

 

Ondo ibili eta animo!!

Beñat Altuna
orain dela 810 egun

Nik oraingoz denbora baterako azpitituluen asuntoa 'utziko' dut. Beste proiektu batean nabil eta ez dut dendorarik azpitituluekin jarraitzeko. Gauza puntual bat baldin badago (#azpitit) agian kolaboratuko dut baina printzipioz denbora baterako utzi egingo dut.

Pena ematen dit horrela uzteak, adibidez Lost-en denoraldi osoa amaitu nahi nuen, baina atzeratzen joan zait eta jada ez dut ezertarako denborarik. Aurrerago jarraituko dut beste zerbaitekin (Lost-ek ez du eta hainbesteko zentzurik izango).

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.