Taldeko foroa > Azpitituluak jartzeko laguntza
Azpitituluak jartzeko laguntza
|
Txopi orain dela 831 egun |
Aupa guztioi:
Parkatuko duzue nire ezjakintasuna baina ez daukat ideiarik ere azpitituluak nola jartzen diren. Jada existitzen diren azpititulu batzuk (minutu eta segundu egokian testuak agertzeko lana aurretik eginda dagoenean) euskaraketa egitea erosoagoa izango delakoan nago. Edozein kasutan ere erabili beharreko tresnak, urratsak eta aholku gutxi batzu ondo etorriko liratekeela uste dut. Interneten hasi naiteke ingelesez informazioa bilatzen, baina talde hau sortu denez (nahiz eta azpititulatzaile aurreratuentzat bideratuagoa degoelakoan nagoen), informazioa hemen eskatzea pentsatu dut.
Dena delako hizkuntzatan baina azalpen argienak eta baliagarriak dituzten web orrialdeak, erabili daitezkeen softwareeenganako estekak eta horrelako informazioa bildu zitekeelakoan nago. Horrelako informazioa txukunduz gero, jende gehiago animatu daiteke bideoetan azpitituluak jartzen. Hori uste dut nik behintzat. Zer iruditzen?
Badago azpitituluak jarri nahi dizkiodan anime filme bat baina ez dakit nondik hasi ere.
|
|
Beñat Altuna orain dela 830 egun |
Nik gaur istalatu dut Ubuntun azpitituluak editatzeko programa bat "Subtitle editor". Ea frogatzen dudan eta zemuzkoa den esaten dizuedan. Badakit windowsen badaudela aukera politak, baina hori beste batek azaldu beharko du.
Orain arte tokatu zaidenean 'a pelo' itzuli izan ditut, .srt-a hartu eta bertan editatuz.
Ea bihar ('konrpometitu' nintzen bezela), tutorial antzeko hori hasten dudan. Ondoren bakoitzak dakienarekin osatuko du baina tutoriala sortuko dut bestela inor ez da animatuko eta.
Azpitituluak jartzearekin ez dakit zehazki zer esan nahi duzun. Azpitituluak pegatzeaz ari bazara ez dut sekula egin eta uste dut denbora behar izaten duela, baina azpitituluak irudiaren gainean (pc-an) ikusi nahi badituzu nahikoa da VLC programa erabili eta irudien gainera azpitituluen artxiboa arrastratzea. Beste aukera bat biak izen berdinarekin izendatzea da, pelikula.avi, pelikula.srt eta orduan berak rekonozitzen ditu eta automatikoki hartzen ditu. 2. aukera hau Media Player Classic-ek ere badu.
|
|
Txopi orain dela 829 egun |
Ados, eskerrik asko azalpenengatik. Ni ere "Subtitle editor" delakoa frogatzen saiatuko naiz. Dagoeneko azpitituluak dituen bideo bat euskaratzea, SRT fitxategia kopiatu eta itzultzea dela ulertzen dut. Baina zer gertatzen da azpititulurik ez duen bideo bat badaukazu? Nahi dituzun azpititulu esaldiak nahi dituzun minutu eta segundu egokietan agertzeko, bideoa ikusi eta denbora markak edo antzeko zerbait egin beharko direla suposatzen dut. Horretarako Cinelerra erabil daitekeela entzun nuen behin baina ez nago ziur hori horrela den edo programa errazagorik egongo ote den lan hori egiteko.
|
|
Luistxo Fernandez orain dela 829 egun |
Azpitituluen inguruko dokumentazioa hemen saiatu naiz jartzen; http://www.manterola.org/azpitituluak/wikia (wiki editable eta ireki bat da)
Esaten duzun hori, hutsetik abiatuz azpititulatu, ez dut sekula egin, sekulako asto-lana iruditzen zait. Beti abiatu naiz beste hizkuntza batzuetako srt-ak aurkitzen, eta haien gainean itzultzen. srt sinkronizatuak topatuz gero, edo torrent-ean avi-arekin batera badatoz, guay, baina bestela aurkitu srt bat, sinkronizatzen saiatu, eta gero euskaratu.
Erdarazko srt iturriei buruz, ikusi hemen: http://www.manterola.org/azpitituluak/wikia/AzpitituluakErdaraz
|
|
Oier orain dela 824 egun |
Ni ere saiatu naiz hutsetik zerbait egiten, eta egin daiteke. Badaude software oso onak hortarako, eta emaitza orokorrean hobea da itzuli bitartean bertsio originala ikusita, baina noski horrek hizkuntzaren oztopoa du batzuentzat.
Horregatik askotan, adibidez gaztelerara (edo idatzitako ingelesera) itzulitako .srt edo .sub bezalako fitxategiekin lan egitea errezagoa da.
|