Taldeko foroa > Android 1.6rekin ROM berria instalatu

Android 1.6rekin ROM berria instalatu

karrikas
orain dela 833 egun

Kaixo lagunok

Izenburuan diodan bazala ROM berria instaltu nahi dut nire Vodafoneren HTC Magic-ean. Gauza da nik simyo-rekin erabiltzen dudala, baina ez omen dauka STA?? delako zerbait simyo-k sim txartelean duen aplikazioa exekutatzeko eta horrela herrialdez aldatzen dudanean ez gelditzeko koberturarik gabe. Zeozer gaizki badiot zuzendu mesedez gauz hauetan ez bait dut ideia handirik.

Beraz topatu dudan manual hau jarraitzen saiatu naiz: How To: UnRoot the HTC Magic (non-MyTouch)/Get Back to Cupcake (Updated 01.01.10) baina ezin dut HTCk eskaitzen duen programa instalatu beraz ezin hortik aurrera egin.

Ezagutzen al duzue donut 1.6 ofiziala izanik beste ROM bat instalatzeko modurik?

aldakur
orain dela 833 egun

Ni nahiko galduta nago eguneraketa kontuekin. Momentu honetan 1.5 bertsioa dut. Nire operadorea telefonika da, eta ez edakit 1.6 bertsiora eguneratzeko aukera dudan. Ea saltxeatzen dudan eta zerbait komentatu dezakedan.

luther blissett
orain dela 833 egun

magicarentzako eclair esaten dute apirilean edo lehenago aterako dutela, asike edo rom alternatiboa oso ona da edo ez dakit ez ote den hobe itxoitea, ez?

Ishikawa
orain dela 833 egun

Nik orain gutxi arte Magic-a izan det Simyorekin, eta Cyanogen ROMa erabiltzen nuen. Oso gustura ibili naiz ROM horrekin, baina ez dakit ze krixto den STA hori.

Nik Cyanogen gomendatzen dizut. 1.6-a da baina 2.0-ren itxurarekin eta hobekuntza askorekin (multitouch adibidez).

luther blissett
orain dela 833 egun

eta superatmel edo hori? irakurri detenez euskarazko bertsioa egongo da laster (posible da hemengo norbait ibiltzea tartean)... magicentzako ROM on eta gaurkotu bat euskaraz egotea sekulako puntazoa izango zan, puntazoa puntu handi moduan ulertuta.

Athilha
orain dela 833 egun

superatmel-ek Cyanogen-en ROMak hartu, gazteleraz jarri, aldaketatxo batzuk egin eta ateratzen zituen, ni beraren ROMak nahiko denbora erabili nituen, baina orain Cyanogen-enak erabiltzen ditut, gainera CM-Updater tresnarekin, bera bakarrik berritzen dit ROM berria ateratzen duenean. Hala ere zerbait euskaraz baldin badago, seguraski probatuko dudala :D

Ishikawa
orain dela 833 egun

Euskaratzen gabiltza, baina oraindik dexente falta. Honen inguruan tailer bat prestatzen gabiltza, lana banatu eta 2.1 bertsioa euskaraz izateko.

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.