Taldeko foroa > SD txartela berreskuratzeko modurik?
SD txartela berreskuratzeko modurik?
|
Joxe orain dela 834 egun |
Aupa!
Gaurkoan, ez dakit zergatik, SD txartelaren edukia desagertu da nire HTC Heron. Txartela Mac-ean muntatzen badut ere, diskoa inizialitzatu gabe dagoela esaten dit. Mac-eko hainbat disko utilitaterekin saiatu naiz txarteleko direktorioa berreraikitzen, baina ezin izan dut lortu. Badakizue hori Androidetik bertatik egiteko modurik dagoen? Edo zer beste modu probatu ahal dudan SDa berreskuratzeko? Mac-eko utilitateek aukera ematen didate fitxategietako gehienak berreskuratzeko, baina interesatzen zaidana lehengo karpeta antolakuntza berbera mantentzea da, eta seguru nago nola edo hala egin daitekeela...
En fin, nahiko HOYGAN geratu zait mezua... ulertu didazue? Pistarik? Grasias de hantebraso!!!
|
|
teketen orain dela 834 egun |
Noizbait gertatu zaidanean helburua fitxategiak berreskuratzea izan da, ez egitura osoa. Horretarako tresna asko dago. Zurearen kasuan okurritzen zaidan gauza bakarra da, saiatu beste sistema eragile batekin SD txartela montatzen eta ea detektatzen duen ikustea. Horrela egiten badu kopiatu guztia lokalean, formateatu berriro txartela eta berriro datu guztiak kopiatzea.
|