Taldeko foroa > aplikazio interesgarriak

aplikazio interesgarriak

luther blissett
orain dela 835 egun

aupa! gauzak begiratzen nenbilela honekin topatu naiz, ta pentsatu det derrigor izan behar genuela honi buruz aritzeko espazio bat, bakoitzak deskubritzen ditun aplikazioak ezagutzera emateko, ze iruditzen?

ea gauza interesgarriak ateratzen diren!

teketen
orain dela 834 egun

Oso ideia ona da, zerrenda bat edo mantendu beharko genuke eta horrekin lotuta hemengo eztabaida hari hau. Orrialde bat sortzen dugu? Sortu zuk nahi badau luther eta hor gaika antolatzen ditugun topatzen ditugun aplikazioak, nahi izanez gero.

Beñat Altuna
orain dela 834 egun

Ideia ona iruditzen zait. Hemen jendeak berarentzat interesgarriak diren aplikazioak izenda ditzala, laburpentxo batekin, eta gero norbait ardura dadila aplikazio guztiak dauden orria eguneratzeaz.

Niri teketenek igotako aurkezpena gustatu zait, ezagutzen ez nituen aplikazio batzuk topatu ditut. Ondo legoke horien azalpen txiki bat jartzea orrira pasatzen direnean.

Athilha
orain dela 834 egun

Beno ba ni hasiko naiz app batekin, duela gutxi aurkitu nuen batekin, eta sekulako emaitzak eman dizkidanak.

OruxMap deitzen da, eta mendira ateratzeko erabiltzen dut nik, gps-a erabiltzen duen mapa erakusle offline bat da, bertan kalibratutako mapak sartu, ta gpx bidez egin nahi dudan ibilbidea sartzen diot, ta menditik ibiltzeko primerako tresna da.

Ongi legoke hau jende gehiagok erabiliko bagenu, Euskal Herriko mapa guztiak fitxategi batean biltzea eta banatzea, horrela bakarrik mendiko ibilbidea jaitsi beharko genuke

Ea zer iruditzen zaizue, zuen gps-a telefonoan!

Joxe
orain dela 834 egun

Kontua korapilatu aurretik, eta plataformak eskaintzen dituen aukerei zuku apur bat ateratzeko... zerrendarena ez legoke hobeto orrialdetan jarrita? Ez dakit alfabetikoki ordenatuta, edo aplikazio motaren arabera...

 

Beñat Altuna
orain dela 834 egun

Ondo ulertu badut eta zuri ulertu badizut asmoa hori dela uste dut Joxe. Aplikazioak taldeka orrialde batean jartzea.

Ez dakidana orrialde hori edozeinek editatzeko moduan jarri beharko litzakeen eta zuzenean bertan idatzi edo bakoitzak bere proposamena hemen jarri eta orria editatzeko aukera duenak bertara gehitu.

teketen
orain dela 834 egun

Nik uste dut wiki moduan erabili genezakela. Hemen hari honetan eztabaidatu nolabait aplikazioaren gauza on eta txarrak, baina nahi duenak berea jarri dezala zerrendan. Sortuko dut orri bat. Beharbada kategoriatan biltzea izango da interesgarriena, orain kontua zein kategoria. Nik aurkezpenean batzuk egin nituen, baina beharbada ez dira egokienak. Aplikazioak sartzen goazen bezala aldatuz joango gara eta kitto.

teketen
orain dela 834 egun

Sortu dut Android aplikazio interesgarriak izeneko orria, nire aurkezpeneko app-k gehitzen joango naiz http://zutagu.net/pg/pages/view/31542/

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.