Taldeko foroa > Zatoz, aurkeztu gaitezen!

Zatoz, aurkeztu gaitezen!

Ishikawa
orain dela 837 egun

Aupa! taldekide dexente gaude baina badirudi ez dugu gauza asko esan oraindik...

Geure burua aurkeztea, pauso bat izan daiteke. Garatzaileak garen edo izan nahi dugun, erabiltzaileak garen, androidekin zein gailu erabiltzen dugun...

Ishikawa
orain dela 837 egun

Beno, ni hasiko naiz!

Nik HTC Magic bat izan nuen baina saldu eta HTC Hero bat erosi nuen. Ram gehiago zuelako eta Sense interfazeak atentzioa deitu zidalako. Baina tira, orokorrean ez zait askoz gehiago gustatu. Android 2.1 bertsioaren zain nago. 1.5etik 2.1era diferentzi handia dagoenez, oraindik esperantza txiki bat daukat, upgradepatia gogorra sufritzen dut.

HTC Magikarekin cyanogen mod ROMa erabiltzen nuen. Orain, Heroa rooteatua daukat eta teknologinst-1.91 kernela sartu diot.

Bestela, Androidentzako zerbait garatzeko gogoekin. Oraindik ez dut denborarik baina ahal bezain laster horrekin jarriko naiz. Kuriositatea dudalako gehienbat.

2.1 bertsioa lokalizatzen ari naiz beste batzuekin batera. Tailer bat antolatzen gabiltza @tamax_ eta biok lokalizazioa antolatu eta ahalik eta gehienen artean lana banatzeko.

teketen
orain dela 837 egun

Aupa ni Gorka naiz. Androiden inguruko interes handia daukat ulertzen dudalako aukera handiak ematen dituela, bai garapenerako eta baita ere gauzak esperimentatzeko (zentzu zabalean).

HTC MAGIC (rooteatuta) bat daukat, Cyanogen-en ROM batekin eta horrekin batera HTC Hero bat ere badaukat, baina hau ezin dut gehiegi ukitu.

Orain arte Etxekoandroid ekitaldian egon naiz, bertako informazio guztia http://etxekoandroid.com webgunean topatu dezakezue. Oraindik ez da martxan jarri, bertan egon ginenak zer egin erabaki arte. Baina, etorkizunean beharbada talde honek Etxekoandroid 1ean sortu zen komunitate horrekin bateratu daiteke. Batzuk jada hemen dira. Aplikazioen inguruan, foro honetan utzi dudan UNI encounterren egindako hitzaldiaren informazioa igo dut.

Androiden probazko garapen pare bat egin ditut, baina oraindik ez naiz guztiz serio jarri garapenarekin. Android lokalizatu eta Androiden inguruko aplikazio interesgarriak ere interesatzen zaizkit.

luther blissett
orain dela 837 egun

aupa! ni amaiur deitzen naute, ta magic bat dut (hero edo galaxyra aldatzeko saiakera frustratua izan banuen ere), erabiltzailea naiz, ezpaitut ezagutzarik programazio kontuetan, baina ikasteko gogoekin nator, asike batek daki etorkizunean zer egingo dudan...

 

aplikazioei dagokienean bideo eta mediaktibismorako baliagarriak izan daitezkeenak interesatzen zaizkit nagusiki, ta ni ere upgrade famatua itxoiten nago, baina kasu hontan magicarena

 

proposamen bat dut, baina ez naiz ausartu hari bat sortzen, baina ondo egongo zen 1.6 root bihurtzeko gida egitea, sarean sekulako konfusioa dago, ta fluidotasun gutxi dugunok kaosean bizi gara, ta gainera tutorialak gure hizkuntzan egotea ere handia da! batenbat animatzen bada ni behintzat oso eskertua egongo natzaio, ideia ona iruditzen bazaizue dei diezaiokegu tutorialen haria edo...

Jesus
orain dela 836 egun

Eup!

Nire izena Jesus da eta ez naiz garatzailea, erabiltzailea baizik. Hala ere, interesa daukat Android gaiaren gainean ikusten baitut gauza politak egin daitezkeelako. Ni ere 2.1 bertsioaren zai nago ene HTC Hero terminalerako.

Esandakoa, ez dut uste asko ekartzeko daukadanik. Baina ikasteko asmoarekin, hurbiletik jarraituko dut eztabaida.

Laster arte,

J.

aldakur
orain dela 835 egun

Kaixo!

NI Egoitz naiz eta HTC magic (rooteatua) bat dut. Denbora gutxi naramat mugikorrarekin eta oraindik ez naiz garapen kontuarekin sartu. Hala ere, laster zerbait saltxeatzea espero dut.

Ea zer lortzen dugun talde honetan!!!! :)

gaztelumendi
orain dela 834 egun

iepa!

Enaiz inoiz telefono zalea izan. Euki ditut batzuk, 94 eta 97an lehenengoz lan kontuetarako (egin irratiko bilboko esataria nintzen orduan)

Nire kabuz, eta gogoz erosi dudan lehen telefonoa izan da HTC hero zuri hau. Eta ikusten dut Androidek aukera asko zabaltzen dizkiola mugikor multimediari.

iPhone / htc android   aukera horretan, librearen alde egin nuen. Baina ikusten dut komunitate euskaldun aktibo batek... asko erraztuko lukela gure erabilera, erabilera posibleak...

 

Horregatik eman dut izena talde honetan, eta uste dut talde aktiboa bilakatuko dela... gure esku ere badago.

Ea zer ikasten dugun elkarrekin.

Igor
orain dela 834 egun

Eup!

Lehen aldiz telefonoa deiak jaso eta egiteko baino gauza gehiagotarako erabiltzea pentsatu dut eta horrexegatik HTC Magic bat eskuratu dut datu tarifa eta guzti. Teketenek Uni Encounterren egin zuen aurkezpenean ezagutu nituen aplikazio gehienak, izan ere bi aste eskas daramazkit telefono honekin.

Erabiltzaile gisa aurkezten dut neure burua hasiera baten, ikasle nintzenen behin tokatu zitzaidan J2MErekin proiektutxo bat egitea PDA batzuntzako baina hori da nire esperientzia bakarra garatzaile moduan.

Errealitate hedatua eta lokalizazioarekin erlazio duten proiektu eta aplikazioak interesatzen zaizkit gehien bat. Espero dut elkarrekin asko ikastea.

 

 

Beñat Altuna
orain dela 834 egun

Ni Beñat naiz eta orain hilabete batzuk erosi nuen HTC Magica. Beti nengoen Iphone bat erostekotan baina azkenean android zuen mugikor bat erostea erabaki nuen. 1.6 bertsioa dut eta mugikorra saldu zidaten bezala dut, ez naiz experimentorik egiten ibili (oraingoz).

Nire lehen aplikazioa ere egin dut, beraz norbaitek pantailan 'Kaixo Mundu' idazten duen aplikazioa nahi badu kodea pasako diot, jejeje. Egia esan garatzen serio hasteko asmoa dut,  "Hello android" liburuaren bertsio digitala lortu dut(norbaitek behar izanez gero eta baimendua baldin badago igoko dut, bestela ziur zuek ere topatu dezakezuela). Liburu hori jarraituz zerbait ikasteko esperantza dut

Egia esan hona aportatzera baino ikastera nator.

 

Athilha
orain dela 834 egun

Aupa
Asier naiz, ta bada kasi urte bat HTC Magic baten jabe naizela, Aurreko sakeleko telefonoa hondatuta neukan eta beste bat erosiko ez nuela erabakita nuenean, android aurkitu nuen, eta bere filosofiagatik bat hartzea erabaki nuen.
Garatzaile bezala gauza handirik egin ez baditut ere, hemen nere ezagutzak handituko ditudalakoan nago.

Irakurriko gara!

Joxe
orain dela 834 egun

Bueno, ba ni Joxe naiz, teknopata amorratua, eta urte mordoska da Palm OSdun PDAk erabiltzen hasi nintzenetik. Sistema nahiko zahar geratu denez, WIndows Mobilera pasatu nintzen, baina urtebeteren ondoren erabat nazkatuta nengoen eta Hero bat erosi nuen Android probatzeko. Zapore gazi-gozoa uzten dit egunero. Ez dakit Androiden ala HTCren errua den (ala neurea, gauza lar instalatzeagatik), baina sentsazioa dut sistemak ez diola makinari zuku guztia ateratzen, edo alderantziz. Gainera, gero eta maizago geratzen zait zombie, eta gaur bertan SD txarteleko informazio guztia ezabatu dit bat-batean. Hori bai, ondo dabilenean, sistema gozada bat da.

Ni ere ez naiz garatzailea, eta erabiltzaile gisa ibil naiteke hemendik. Baten bati balio badio, bere garaian gida txiki bat jarri nuen blogean, Hero eta Mac-eko agendak sinkronizatzeko.

aizol
orain dela 740 egun

Aupa,

 

Ni Aitzol nauzue. Androida Dev Phone bat erosi genuen atera zirenean lanerako oso ondo zetorkigulako. Horrekin nabil trasteatzen, garatzaile (oraindik android garapenik ez baina...) eta trasteatzailea naiz.Gorkarekin batera lehen etxekoandroid hartan izan nintzen, orain android lokalizatzea daukan buruan, eta beroaldia pasa aurretik zerbait antolatzea gustatuko litzateke :)

 

 

 

Dabid Martinez
orain dela 737 egun

Aupa Dabid naiz!

Hack.in#badakigu informatika elkarteko kidea nauzue eta HTCa komunikatzeko (eta frikeatzeko) erosi nuen... Nire BBak bertan botata utzi ninduen eta HTC Hero bat hartzea erabaki nuen. Aukerak eta abanataiak aztertu ostean aukera paregabea egin dudala uste dut.

Ezagutuko nauzue...

ugaitzg
orain dela 736 egun

Aupa gente!

Nire izena Ugaitz da, aspaldi lortu nuen htc magic bat (192MBtakoa) batez ere software askea darabilelako. Momenturarte ez dut ezebez egin berarekin, aplikazioak instalatu baino ez.

Zuetako batzuen followerra naizenez sistema euskaratzean inguruan jakin nuenean animatu nintzen hemen sartzen.

Gustatuko litzaidake sistemari buruz hainbat gauza ikastea

egongo gara

Unai Baztarrika
orain dela 713 egun

Aupa kuadrila!

Unai naiz eta aspaldian, lana dela eta ez dela, GNU/Linux munduan barneraturik nabil. Androiden berritasunak jarraitzen nabil baina oraindik ez naiz ausartu horrelako mugikor bat erostera. Ikastera nator eta garatzaile moduan, zerbat aportatzeko aukera izango banu Androiden euskal komunitateari, ba askoaz hobe!!

Ea ez den hau aurkezpen soilean gelditzen. Aio!!

 

 

 

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.