|
Txopi orain dela 846 egun |
Aupa Gorkaazk:
Postez naiz zu hemen ikusteaz! Idatzi duzuna ikusita zalantza geratzen zait, forora bidali beharrean agian esteka (bookmark) bezala bidali nahi ote ez zenuen. Edozein kasutan, informazioz jozitako orrialde horretatik, nire estez interesgarriena "Butterfly Clause"-rena da. Kuriositate bezala esan beharra dut klausula horren sortzailea nahiko pertsona xelebrea dela (nolabait sailkatzearren), bere erruz ez bait zuen Hispalinux-ek Software librea nahi dugu ekimena sinatu. Antza denez, sinatzaileetako batek bere blogean euskal preso bat etxera itzuli zela kontatzen zuen eta pertsona hori ETAren alde zegoela ulertzen zuen eta beraz, sinadura bilketan ez zuen parte hartu nahi horrelako jendearekin kontakturik eduki nahi ez zuelako. Beraz, gogoratu beharra dago armez, militarrez edo beste edozein gaiez hitz egiten dugunean klausunak oso ondo zehaztu beharra dagoela, bakoitzak gauzak nahi duen bezala ulertzen dituelako eta batzutan gauzak muturrerarte eramaten jendea agertzen delako.
Azalpena: ulertu dudanagatik, Zutagu-ko taldeetan sortu daitezkeen edukiak lau motatakoak izan daitezke:
- Foroko mintzagaiak
- Blogeko bildaketak
- Igotako fitxategiak
- Estekak edo bookmarkak
- Orrialdeak (wiki)
Beraz, nik pertsonalki honela jokatuko nuke. Albiste bat argitaratu nahi badut (talde honek sortutako zerbait, taldearekin erlazio duen albiste landu bat...), blogean egiten dut. Taldekoek ezagutzea nahi dudan artikulu bat edo albiste bat aipatu bakarrik nahi badut, esteka bat (bookmark bat) sartzen dut. Taldeko kideekin gai bati buruz hitz egin nahi badut edo zerbait galdetu edo beste edozein eztabaida hasi, foroan mintzagai bat sortzen dut. Nik behintzat, horrela ikuste dut. Ondo iruditzen?
|