Taldeko foroa > Arautxo batzuk behar genituzke?

Arautxo batzuk behar genituzke?

Txopi
orain dela 848 egun

Fitxategien atalean Word Dokumentu bat igo du kideetako batek eta nik pertsonalki ez dut aukerarik egokiena ikusten, formatu hori jabeduna bait da. Talde honetara igotzen diren fitxategiek estandar irekiak jarraitzea nahiko nuke: OpenDocument, PDF, RTF eta abar.

Gainera, bidalitako edukia sarean irakurgai dago ("Remix Kulturala") eta agian egokiagoa litzateke esteken atalean egotea bookmark bezala.

Beraz, gure arteko lana eta komunikazioa errazteko eta hobetzeko, arautxo batzuk adostea ondo legokela uste dut (Orrialdeen atalean jarri genitzake).

Arau horien artean ondokoak bururatzen zaizkit orain:

  • Fitxategia atalera igotzen diren edukiak formatu irekietan egotea, ahal den heinean behintzat.
  • Eduki bat sarean eskuragarri badago, fitxategi bezala taldera igo beharrean, esteken atalean gehitzea, horrela egitea egokiagoa ikusten ez den bitartean.
  • Netiketa arauak jarraitzea.

Zer iruditzen zaizue proposamen honek?

gaztelumendi
orain dela 848 egun

niri ondo baino hobeto.

aupa txopi.... moderatzaile ez moderatu ona izango zarelakoan.

zer berba egin asko dago jabetza intelektualaren arlo honetan...

 

 

xabi strubell
orain dela 847 egun

kaixo! hemen dokumentu itxiaren igolea. oharra eskertuz. 

izan ere, ba zutagu ezagutzen eta truku eta ohitura on hauek barneratzen. 

Lawrence Lessig tipo interesgarria da jabetza intelektualaren arloan. 5bat liburu idatzi ditu orokorrean gai hauen inguruan. 

http://www.lessig.org/

remix kultura-ren kontzeptua liburu honetan azaltzen du. 

http://www.bloomsburyacademic.com/pdf%20files/Remix.pdf

 

funtsean ekonomia hibridoaren alde egiten du: jabetza sistema desberdinak baitaratuko zituena. 

orokorrean, kulturak librea behar luke. gerora, beste arlo batzuk erregulatuago leudekela planteiatzen du. 

 

 

 

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.