|
Txopi |
Jesus, oker ez banago, diozunak beretasun kontzeptuarekin ("suidad") erlazioa du, egilea bere lanaren jabea baino aita modukoa izango bait litzateke. Gurasoek semealabak sortzen dituzte baina ez dira beraien jabeak, ezin dute beraiekin nahi dutena egin. Zaindu egin behar dituzte, elikatu, hazten lagundu. Haurrekin gertatzen den bezala, gurasoek beraiekiko eskubide batzuk dituzte eta ez dago bat ere argi eskubide horiek zeintzuk diren. Garaiaren arabera eta lekuaren arabera, hau da, gizartearen arabera, egileek eskubide batzuk edo beste batzuk dituzte. Muga etengabe aldatzen eta bihurtzen doa eta herritar desberdinen ikuspuntuek zizelkatzen doa. Beno, horrela izan beharko luke gutxi gora behera :-) Hasier, hain dira urte asko nire ezizena erabiltzen dudala sarean, jada nire beste izena ezanguratsua ez dela. Nongoa naizen, zenbat urte ditudan, zertan lan egiten dudan eta horrelakoak jakin nahi badituzu nire bloga begiratu besterik ez duzu. Horretarako "Txopi" dakarren lekuan klik pare bat eta kitto. Fisikoki nolakoa naizen jakin nahi baduzu, Sautrelak aspaldi liburu elektronikoei buruz egin zuen programa begiratu. Hala ere, esan beharra daukat niri pertsonalki ez zaidala asko axola norekin hitz egiten dudan. Esan nahi dudana da, pertsona batek foro batetan parte hartzerakoan bere izaera erakusten duela eta nola edo ala, konturatu gabe bada ere, bere nortasuna eraikitzen duela. Zentzu horretan, Luther Blisset izen ordearen atzean nor edo nortzuk dauden ez jakitera ohitu naiz. Horren antzeko zerbaiti buruz saiatu nintzen behin zurekin hitz egiten. Pertsona batek dioena interesgarria bada, ematen dituen argumentuek zuretzat zentzua badute, izen horren atzean 50 urteko idazle bat edo 15 urteko nerabe bat egon, niri gutxi gora behera berdin zait. Software libreko proiektuak, Wikipedia bezalatsu, meritokrazia delakoarekin funtzionatzen dute eta ondo funtzionatu ere. Erabiltzaile baten inguruko testuinguruak lagun dezake, baina izen abizenak edo adinak adibidez okerreko ondorioak eta muinarenganako atentzioa galtzera eraman gaitzake. Hacker batzuek, naiz eta nerabeak izan, gai zehatz batzuri buruz nik inoiz jakingo dudana baino gehiago dakite. Eta mundua mota guztietako hackerrez josita dago, beraz, Internet bezalako medio honetan, argumentu egokiak erabiliz, ikasle batek katedratiko bati irakatsi diezaioke. Gutxitan baina gertatzen da eta mundua ez da inolaz ere bukatzen horrelako egoeretan. Alderantziz, Interneteko abantailetako bat bezala ikusten dut. Beraz, onartu nahi baldin bazenu, nire gomendioa, bai hemen bai Interneteko beste leku askotan, sare bateko partaideen jatorriak, heziketa eta jakintzak etengabe asmatzen ez jardutea da. Sorpresa dexente hartu ondoren, nik behintzat hori egiten dut. Horrela niretzat baliogarriak izan daitezkeen gauzak ikasteko aukerak handitu egiten ditut gainera. |
Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.
Zutagu, 2009 — Honi buruz · Kontaktua · Pribazitate politika · Erabilpen baldintzak
Powered by Elgg. Gune hau
aldiz bisitatu da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzaz.