Taldeko foroa > Iruña-Veleiako euskara

Iruña-Veleiako euskara

Ostraka
orain dela 851 egun

Iruña-Veleiako euskararen inbentarioa eta argazkiak: http://ostraka.mundua.com/gorrotxategi-txostena-3-eranskina/

Joger
orain dela 846 egun

Ez naiz hizkuntzetan aditua, ezta filologo edo horrelakorik. Baina ziur nago guzti honen atzean interes eta manipulazio handiak daudela. Euskarak betidanik sortu dit jakinaia, ez bakarrik euskalduna naizelako, agian, baita bere jatorriaren inguruan dagoan ezjakintasunagatik ere.

Hasieratik jarraitu dut Iruña-Veleiako auzia, batez ere BERRIAren bitartez. Hitz teknikoetan-eta galdu egiten naiz, baina ahal dudan neurrian ulertzen saiatzen naiz.

Hamendik animoak eta besarkada beroena bidali nahiko nieke Eliseo Gil eta bere lan taldeari: EUTSI!

 

Ostraka
orain dela 846 egun

Ni ere interesatua besterik ez naiz, harrigarria baita Iruña-Veleian gertatzen ari dena azken hiru urte terdi hauetan, 2006ko ekainetik, ostraka euskaldunak azaldu zituztenetik, Eliseo Gilek, Henrike Knorr-ek eta Gorrotxategik; garai hartan Santos eta Cipres epigrafistek ere bermatzen zituzten benetakoak zirela. Gero faltsutzat salatu zituzten 600etik 350 bat, sinestezina. Orain jende gehiago dago esanez egiazkoak izan daitezkeela, 14 txosten zientifiko. Mila argazkiak ikusi nituenean 2009-1-18an argitaratu zituzten, txundituta gelditu nintzen eta sekula ez dut uste faltsutuak daudenik. Esaten duten bezala pertsona bakar batek faltsutu baditu (Correoko azalean Eliseo omen da, "grafologo" batek esaten omen du), Nobel saria eman beharko lioteke zuzenean.

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.