Taldeko foroa > Beeee!!! - Nire lehen aportazioa
Beeee!!! - Nire lehen aportazioa
|
Benito orain dela 852 egun |
Ba, uste dut aukera bakarra dela blogeko testua hartu eta hemen kopiatzea dela. Begiratuko dut beste modurik dagoen.
A! Eta argazkia guapoa. Argi apur bat gehiago emango nioke akaso, baina polito dago holan ere.
Ea neuk ere botatzen dudan baten bat
|
|
etxebaiker orain dela 852 egun |
Nik uste nuen sarrera editatzen sartu eta ezkerreko aldean agertzen den "Atzipena" aukeran taldea aukeratuta egiten zela baina badirudi honek mezua ikusteko bahimenak bakarrik aldatzen dituela. Nire nahia sarrera publikoa izatea eta gainera taldeko blogean txertatzea zen. Ez dakit hau egiteko modurik bada...
|
|
Benito orain dela 852 egun |
Bai, horren arabera zure sarrera publikoa da, hau da, edonork ikusi ahal du, baina horrek ez dauka zer ikusirk blogarekin edo foroarekin, kontua da talde bakoitzean bi "kanal" daudela:
- Foroa: orain gabiltzan hau.
- Bloga: oso antzekoa da, baina independientea da.
Kontua da batean edo bestean publikatzen duzula, eta foroan publikatzen duzuna foroan dago, eta blogean publikatzen duzuna blogean. Eta bietan agertzea nahi baduzu birritan publikatu behar duzu. Horrela ulertuta nago dena dela. Ea administrariren batek argitzen digun bestela.
|
|
etxebaiker orain dela 852 egun |
Bai, badakit foroa eta bloga daudela taldean eta ez direla gauza bera. Baina nik nahi dudana da publikoa den blogeko sarrera hori taldeko blogean txertatzea, taldeko blogean berriro sarrera berdina idatzi beharrik ez izateko. Ez dakit ulertzen den...
Akaso ezin da egin eta taldeko blogean agertzeko zuzenean taldeko blogean idatzi behar da. Ala ere, taldeko blogean idatziz gero ez dago modurik sarrera hori taldekoa ez den jenteak ere ikusteko?
|
|
Susi Rodriguez orain dela 852 egun |
Kaixo! oso polita argazkia.
Ea zeozer argitu dezakedan... gauza da sarrera zure blog pertsonalean publikatu duzula, beraz egin nahi duzuna zera da bi blogetan idaztea aldi berean... hori ezin da egin. Edozein modutan egokiena taldeko blogean publikatzea iruditzen zait ezta?.
Taldea irekia denenez edonork ikusi ahal izango du blog hori.
|
|
etxebaiker orain dela 852 egun |
Eskerrik asko.
OK. Dena argituta. Bai, nik ere egokiena taldeko blogean publikatzea dela deritzot. Taldea sortu aurretik idatzi dut nire blog pertsonalean eta gero okurritu zait taldean sartzearena.
Sartu dut taldeko blogean.
|
|
Benito orain dela 852 egun |
Ok, orduan proposamentxo bat talde honetan ordena apur bat edukitzeko:
- Argazkiak eta haien istorioa taldearen blogean jarriko ditugu.
- Foroa erabiliko dugu gainerako kontuen inguruan jarduteko: zalantzak, galderak, proposamenak...
Konforme?
Holan bada, mugituko dut nire mezua.
|
|
Susi Rodriguez orain dela 852 egun |
Primeran! ea denbora apur bat ateratzen dudan nire argazkiak ordenean jartzeko... eta publikatzen hasteko.
|
|
etxebaiker orain dela 852 egun |
Ados! Ea zerbait polita egiterik dugun denon artean.
|