Ostraka euskalduna Iruña-Veleiako euskara zaharrarekin kezkatuta dagoen baten bloga. Sos-Iruña-Veleia sinatu eta bultzatzen duena, analisiak eta indusketa kontrolatuak egin behar direla uste dudana.

SOS-irunaveleia.org webgunea aurkeztuko da bihar (2010-3-17) Gasteizen

March 16, 2010 nork: Ostraka   Iruzkinak (0)

, , ,

sos-irunaveleia.org

Jimmy Jazz aretoan, asteazkenean, martxoak 17, 19:30etan

K/ Koronazio 4, Gasteiz

Hilabeteak lanean jardun ondoren, sos-irunaveleia.org gunea prest dago. Aurkezpena Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo da datorren asteazkenean, martxoak 17, 19:30etan. Areto hau Koronazio kalean dago, Aldabe Gizartetxetik eta Portaloitik gertu.
Goizean prentsaurrekoa emango dute Eliseo Gil, Idoia Filloy eta Koenraad Van den Driesschek. Jendeari irekia izango da SOS-IRUÑA-VELEIA Plataformak antolatu duen arratsaldeko ekitaldia. Webgunearen aurkezpenaz gain, antzerki-sketxa, musika eta luntxa egongo dira.
Gonbidatuta gaude denok!!! Juan Martin Elexpuru

image

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.