Eguzkia lurrarekin dantzatzen ari da

February 10, 2010 nork: etxebaiker   Iruzkinak (2)

Eguzkia lurrarekin dantzatzen ari da

Aspaldian ez dut ezer berririk igo blogera eta hemen doa Arizkunen 8. Alboka topaketetan ateratako argazki bat.

Nire Pentax K10D berriarekin oraindik ere lehen egunak nituen eta alboka topaketak aprobetxatuz argazki piloa ateratzeko aukera izan nuen.

Hemen jarri dudanari dagokionez, eguerdia zen eta kalejiraren ondoren plazatxo batera heldu ginen. Eguzkiak ederki jotzen zuen eta albokaren soinura dantzan zebilen jendeari atera nion argazki bat. Hasieran ez nion gauza handirik ikusi argazkiari baina hurrengo egunetan etxean argazkiak begiratzen jarri eta konturatu nintzen sekulako gerizpeak zeudela argazki honetan. Lightroom-en ireki eta reenkuadre bat egin nion oinak eta gerizpa bakarrik utziz argazkian. Ondoren nibelak ikutu nizkion apur bat gerizpa indartu eta kolore neutroagoak jarriz. Idea zen neskaren oinak bakarrik ikusi baina asmatzea neska dantzan ari zela. Uste dut lortu nuela baina zeuek esango duzue...

8. Alboka topaketatetan atera nituen argazkiak hemen daude ikusgai: http://www.flickr.com/photos/etxebaiker/sets/72157619448736100/show/

 

Ideia ona, oso efektu interesgarria lortu duzu, eta tituluarekin ere asmatu duzu.

Goiko hankek ez dute asko laguntzen igual, geldoegi daudela iruditu zait. Beharbada enkoadrea neskaren hankak eta gerizara apur bat itxiz gero. Dena dela horrela ere polito dago, eta albokarien sorta osoa ere gustatu zait, zuri-beltzeko batzuk gehien bat. 

Kamerarekin eta kamera barik ederto pasatu zenutela igartzen da  ;-)

Benito orain dela 729 egun

Oso ona. Eguzkitan harrapatzen duzun hurrengo dantzaldian seguru argazkiren bat edo beste saiatuko zarela enkuadre honekin! ;-) Askotan detaileak momentuan eskapatzen zaizkigu eta gero, hara!

Auggie orain dela 722 egun

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.