egin klik hemen alde batera uzteko

Please change your bookmark for this page

La Salve zubia

February 3, 2010 nork: Auggie   Iruzkinak (3)

, , , , ,

Gaur ere pinhole batekin egineko argazkia dakarkit. Aurrekoan kimikoak beharrezkoak ziren, matchbox pinholearekin egindako kapturak errebelatzeko. Gaurko pinholea sinpleagoa da oraindik, hori bai, kamara prestatzen dugun aldiko argazki bat baino ezin da egin eta ez da kimikorik behar errebelatzeko, eskaner txukun bat baino ez.

Kamera egiteko nahikoa da karreteak gordetzeko pote beltz txiki hoietako bat, errebelatzeko paper zati bat edo pelikula zati bat, zilarrezko papera eta zinta beltza. Orratz batekin zulo txiki bat egin zilarrezko paperari. Poteari zulo bat egin eta han zilarrezko papera itsatsi. Barruan paper fotosentikorra jarri eta listo.

Esposizioa luzea egitea komeni da. Beheko irudia lortzeko aste beteko esposizioa behar izan zen. Bilboko La Salve zubi bertatik aterea dago, Campovolantinera jeisten diren eskaileretatik. Zeruan ikusten diren lerro argi paraboliko hoiek eguzkiak utzitako arrastoak dira, eguneko lerro bat eta eguzkia laino tartean ezkutatzen bada lerroa intermitentea da, ezkerrean goiza, eskubialdean arratsaldea. Eguzkia neguko solstiziora hurbiltzen den einean parabola lauagoa da.

Errebelatzeko papera atera eta eskaneatzea geratzen da, gela ilun batean egitea komeni da eta eskaneatu nahi dugun zatia beste plantilla batekin aurreikustea. Papera piskanaka belatzen joango bait da eskanerraren argia soilarekin. Eskanerrean ahalik eta bit sakonera haundiena aukeratu eta koloretan eskaneatu, gero kolore mailak norberaren gustura mugitu eta kitto.

Froga egin nahi izanez gero, solargraphy.com-eko Tarja Trygg-i eskatu, mundu guztiko solargrafiak biltzen ditu, zuk esposizioa baino ez duzu egin behar, berak bidaliko dizu kamara prest, zuk argazkia egin eta berak eskaneatu eta emailez bidaliko dizu emaitza.

Irudi gehiago beti bezela flickrren: solargraphy.

Kamara: Pinhole.
Esposizio denbora: aste 1.

La Salve Bridge

Orain arte ikusi dudan Guggenheim-aren argazki orijinalena, je, je, eta ez zaizkio gutxi egin. Aurrekoan kamera minimoa bazen, hau minimoagoa orduan, gogoa etorri zait horrelako proba bat egiteko.

Dena dela, zelan lortu duzu kamera han astebete geldirik egotea haizeak edo inork mugitu edo bota barik? Ez zen erraza izango.

 

 

Benito orain dela 835 egun

Kamaraok oso txikiak direnez, zinta piska batekin poste bati lotu eta kitto. Gero zorte ona behar, edo txarra ez edukitzea. 6 hilabeteko esposizioko solargraphyak ikusi ditut sarean, solstiziotik solstiziora. Batzuk kamuflatu egiten dituzte hosto artean eta.

Honekin batera beste kamera pare bat ere jarri nituen, hirurek iraun zuten han astebete:

Guggenheim eta Bilboko itsasadarra  Guggenheim

Auggie orain dela 835 egun

Ah! eta milesker piropoengatik.

Auggie orain dela 835 egun

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.