29mm

January 30, 2010 nork: Benito   Iruzkinak (6)

, , ,

Ea ba, taldetxo hau animatzen hasi dela, botako dut beste bat. Jarraitzen dut objektibo zaharrak probatzen. Oraingoan honen txanda izan da, Pentacon 2.8 29mm auto. Lehengo egunean ikusi nuen ebay-n merke, eta apur bat arakatuta, ematen du Pentacon ez direla punta-puntako kristalak izan, baina Ekialdeko Alemanian egindako objektibo zaharren artean kalitate maila dexentea dutela dirudi. Gogoa eduki dut gainera fokal horretako bat probatzeko, APS-C makinetan 29mm horiek 45mm inguruko baliokidea ematen dute 35mm-rako, 50mm-ko klasikotik gertu.

Objektiboa eskatu (30 euro inguru), jaso eta probatzeko gogoa eduki dut. Baina, gaur arte aukerarik ez egun argiz ibiltzeko, eta gaur egun santu guztia euria eta euria. Kanpora irten ezin beraz. Total, leihora irten eta etxe barruko epeletik kalera apuntatu dut, eta goitik guardasolak baino ez dira ikusten:

Love is in the rain

Euri artean eta egun zatar honetan oraindino maitasun apur bat dabilela dirudi, ezta? Konposizioa apur bat arraroa egiten zait, baina zeozer dauka. Zuek esan bestela.

Datu teknikoak:

Canon EOS 1000d kamera, Pentacon 29mm 2.8 objektiboa M42 moldagailuarekin; 1/60, f/4, ISO 100; RAWn eginda eta Lightroom-ekin prozesatua (biñeteoa, saturazioa, fokoa eta zurien balantzea ikututa, besteak beste).

29mm horiekin 135koarekin baino errazagoa da eskuz enfokatzea gainera, igartzen da askoz eremu-sakonera handiagoa dugula.

Primerakoa. Zure flickrren ikusi nuen momentutik gustatu zitzaidan. Konposizioa oso ona, lerro gorriak zig-zagean ondo kokatutako aterkietara eramaten gaitu. Biñeteoa, agian piska bat xuabeagoa egingo nioke. Kuriosoa da nola berez "kamera/lentearen akatsa" den biñeteoa, orain, software bidez ere bilatzen dugun (baita nik ere eh!), ikutu analogiko lortu nahian edo.
Horrelako argazkiak lortu bazitezkeen, eguna agian ez zen horren zatarra! ;-)

Auggie orain dela 740 egun

Zure fazeta hau flipantea da, ze gauza gutxi eta ze ona.

teketen orain dela 739 egun

Eskerrik asko bioi, pozten naiz gustatu bazaizue. Egun zatarrenak ere zerbait ematen dezake beti ;-)

Biñeteoarena, orain ikusita, ba, arrazoia duzu Auggie. Apur bat leunago hobeto geratuko zen. Proba egingo dut. Dena dela, biñeteoaz gainera Lighroom-en filtro degradatuekin ere jolastu dut, fokoa guardasoletara eramateko. Konturatzen bazara, ez da biñeteo simetrikoa, bestela, orijinalean begia ezkerreko alkantarilara joaten zen eta.

Bide batez, Lightroomekin zabiltzatenontzat gauza interesgarri bat. Badakizue LRen RAW bat errebelatzen duzunean "preset" bat erabil dezakezula, plantila moduko bat. Asko daude sarean jaitsi eta ordenagailuan gordetzeko. Baina badago era berean tresna interesgarri bat Flickr-eko argazkietatik euren preset-a lortzeko.

Zure nabigatzailearen goiko barran "bookmarklet" hau jartzen baduzu, Flickr-en LRekin prozesatu diren argazkien preseta zuzenan jaitsiko duzu ordenagailura. Argazki baten prozesatua gustatu eta zeure argazkiei aplikatu nahi badiezu, aukera ematen dizu. Flickr-en badago horretarako talde bat gainera, baina nahi baduzu, LRekin prozesatu diren argazki gehienekin egin dezakezu, goiko horrekin ere bai.

*Teketen, zin dagizut hurrengoa software librea erabiliko dudala ;-)

Benito orain dela 739 egun

Interesgarria preset kontu hori. Jarri behar zutela nunbait irakurri nuen, baina Lightrooma garestiegia da neretzako. Rawtherapee eta Gimp software libreekin nahikoa.

Auggie orain dela 739 egun

Oso ona argazkia. Sujerentea iruditzen zait. Zerbait kontatzen du argazki horrek eta hori da gustatzen zaidana. Bi pertsona euripean, lurreko lerro gorriak, aterki gorria eta beltza elkarren gainean...

Eguraldi txarreko egunek ere aukera ederrak ematen dituzte!

etxebaiker orain dela 739 egun

Uau! Zorionak!

 

Eta mila esker LRen inguruan komentatu duzunarengatik, begiratuko dut.

Oier orain dela 739 egun

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.