Hey! Bo Diddley!

January 22, 2010 nork: Auggie   Iruzkinak (5)

, ,

Lehen aportazioa, 2009ko martxoan Andoaingo Basteron egindako kontzertu baten ateratakoa. Irungo Bloody Marytik antolatzen diren Basterock kontzertuetako bat: Crazy Joe and His Mad River Outlaws. Dayton, Ohioko Nerd-a-Billy-a.

Kamera digitalen megapixelen guduaz nekatuta-edo Yashica Electro 35 GSN bat iritsi zen gure eskuetara oparitan. Kamara honek argia neurtzeko behar duen pila ez da saltzen jada, merkurioduna bait da, modding bat egin ondoren martxan jarri eta primerako argazkiak atertzen ditu katxarroak.

Kontzertu iluneko argi printza guztiak jasotzeko kamararen irekiera bikainaz probestu (f1.7) eta gainera 1600 ISOko Fuji Superia pelikula bat lortu genuen, nahiz eta argi gutxi izan, esposizio laburrak lortu ahal izateko. Kamararen punturik ahulena baldintza ilunetan eta mugimenduan ondo enfokatzeko sistemaren zailtasuna da. Tom Salvatierra, marakekin abesten mugimenduan zegoen, enfokatzeko zailegia, geldi zegoen mikroaren oina enfokatu eta Tom parean jartzerakoan, klisk!

Momentu hau Bo Diddleyren bertsioa jo zutenekoa: Hey! Bo Diddley! [youtube]

Kamera: Yashica Electro 35 GSN
Pelikula: Fuji Superia 1600 ISO
Irekiera: f/1.7.
Lentea: Yashinon 45 mm.
Irekierari lehentasuna.

Crazy Joe

Argazkia, musika, kamera... dena ezkonduta giro retro batean. Ze ona!

Benito orain dela 850 egun

Lan bikaina. Ni ere kamera horietako bat probatzeko gogoz ibili naiz eta hau ikusi eta gero akaso ezingo diot eutsi ebay-n sartu eta baten bat lortzeko tentazioari... jeje!

Zeuk positibatu duzu? oso ondo positibatua dago! Atzealdeko beltza bikain eta grisen eskala ederra.

Ze scanner erabili duzu?

Pegaren bat ipintzekotan, foko apur bat falta zaio Tom Salvatierrari baina egoerak daukan zailtasuna ikusita...

Ederra benetan!

etxebaiker orain dela 850 egun

Mila esker biei.
Ez dut nik positibatu baina tanke bat, pelikula eta likidoak erostekotan nabil. C41 motako pelikula zen, edozein argazki dendatan errebelatzeko. Epson Perfection 2400 batekin eskaneatu nituen. Nahi izanez gero dendan bertan ere eskaneatzen dizkizute.
Agian kamerak CLA-tekniko bat behar du, telemetroa doitu,  irudi garbiagoak lortzeko. Animatzen bazara utziko nizuke Electroa bera, edo tankerako Canonet arinago bat.

Auggie orain dela 849 egun

Ba gustora probatuko nuke bata zein bestea baina Tolosa urrun xamar geratzen zait...

Zein duzu gustokoago? Ezberdintasun handia dago batetik bestera?

Canonetari begira ere ibili izan naiz ebayn eta badirudi Yashica baino merkeago aurkitzen direla.

etxebaiker orain dela 849 egun

Canoneta arinagoa eta txikiagoa da. Abiadura-lehentasuna du modu automatikoan eta diafragma eta abiadura, biak eskuz aukeratzeko modua. Electroak irekierari ematen dio lehentasuna modu automatikoan. Eta eskuz abiadura finkoa du, zuk diaframa soilik aukeratu dezakezularik.
Canonetak objetiboan ez du marrazturik hiperfokala lortzeko eskala, baina f/16.an 3m eta f/11.n 5m dela jakinda, nahikoa neretzako behintzat.
Argia neurtzeko sistemari dagokionez nereen kasuan Yashicak zehatzago neurtzen du. Egia esan, bietan erabili beharreko berezko bateriak merkuriozkoak ziren eta Yashican modding bat txiki bat egin behar da pila berri batekin funtzionatu ahal izateko, Canonetan LR9 alkalinoak balioko dizu. Bestela beste kamera baten fotometroa, eskuzkoa edo f/16.aren legea erabil dezakezu.
Aukeran Canoneta nahiago eta beltza baldin bada polita baina politagoa ;-) , hori bai, garestiagoak dira.

Auggie orain dela 849 egun

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.