Txiringo hau animatzen hasteko eta probatan gabiltzala proba batekin hasiko naiz.
Forora bota nuen atzo, baina argazkiak blogean eta gainerako kontuak forora botatzea adostuta, hona ekarriko dut eta handik kenduko dut argazkia.
Hau da, lau argazkiren montaitxoa:

Historia apur bat, ez asko (proba dela esan dugu ;-) ).
Lehengo egunean topatu nuen Interneten objektibo zaharra merke, hau: Carl Zeiss Jena Sonnar 135mm. Argazkilaritzara etorri berrian naiz ia, baina jakin mina eman zidaten halako objektibo zaharrek. Topatzen hasi eta jakin nuen oraingo kamera askorekin erabil daitezekeela, Canon 1000d bat daukat eta Canonentzako adaptadore merkeak daude. Hori bai, diafragma eta enfokea eskuz ipini behar dira. Gainera, ikusi nuen hori bere sasoian nahikoa ona zela eta oraingo askoren parean ei dago eta jende askok apreziatzen ditu halakoak gaur egun.
Ba, merke ikusi nuen (35 euro inguru) eta asko pentsatu barik jo ta erosi egin nuen. Probatu egin beharko dugu ba! Hartu, adaptadorea ipini eta kanpora joan probatzen.
Emaitza, 40 argazkitatik 34 desenfokatuta :((((. Eskuz enfokatzea meritua gero! Azkenerako lortu nuen fokoari neurri apur bat hartzea (ez dena baina), usoa farolaren gainean paratu zenerako.
Lightroom-en print moduluarekin montajea egin eta hemen testigantza. Enfokatu ez, baina arratsalde entretenitua pasatu bai.
Datu teknikoak ez dauzkat denak hemen. Gero ipiniko ditut zehatzago, momentuz gogoratzen ditudanak: Canon EOS 1000d, 135 mm, f/5.6, ISO 100, 1/320, usoa, farola eta Begoñako baseliza.
etxebaiker
Profila
Lagunak
Honen lagunak:
Bloga
Fitxategiak
Orriak
Argazki ederrak! Gustatzen zait ideia. Nik ere probatu beharko dut "print" modulu hori...
Akaso saiatuko nintzateke lau argazkietan enkuadre berdina mantentzen eta zurien balatzea berdintzen nolabaiteko simetrikotasuna emateko irudiari baina hau erraza da esatea eta zaila egitea. jeje!
Ni ere aritu izan naiz objetibo zaharrei begira baina oraindik ez naiz ausartu baten bat erostera. Carl Zeiss izanda seguru oso emaitza onak ematen dituela! Hori bai enfokatzen asmatzea ez da beti erraza izaten batez ere gaur eguneko reflex digitalek ez dituztelako sasoi bateko reflex zaharren enfoke pantailak. Uste dut badela aukera reflex digitalei ere era horretako enfoke pantailak jartzeko eta asko errazten dutela eskuz enfokatzea.
etxebaiker orain dela 850 egun