
Herrialde Katalanetan ginen opor egun batzuk pasatzen. Egunez Girona ikusi eta reflexarekin argazki batzuk atera ostean trastoak furgonetan utzi eta afaltzera joan ginen ibaiaren ondoko taberna batetara. Reflexa furgonetan utzia nuen baina bada ezpada poltsan neukan aste batzuk aurrerago erositako Sigma DP1 kamera "konpakta" berezia.
Afaldu ondoren, buelta bat eman alde zaharrean zehar eta furgonetara gindoazela konturatu nintzen egunez bezala, gauez ere Gironako ibai inguru horrek baduela zerbait berezia. Sigma DP1-a poltsatik atera eta tripoderik ez nuenez zubiko baranda gainean jarri nuen. ISO 100-ean jarri, argia neurtu eta 15 segundotik gorako toma behar nuela zioen kamerak. Baina kamera honek ez duenez aukerarik 15 segundotik gorako tomarik egiteko, eta denbora asko gehigo ez zidanez eskatzen, zegoen bezala ateratzea erabaki nuen, ondoren behar izanez gero ordenagailuan konpontzeko exposizioaren kontua. 2 segundoko atzerapenaz kliskatzeko aukera jarri mugituta atera ez zedin eta aurrera! Emaitza pantailan ikusi nuenean gustora geratu nintzen eta furgonetara joan ginen lotara.
Bayer erako sentsorea izan beharrean Foveon deiturikoa dauka kamera honek eta horrek baditu bere berezitasunak. Gaueko irudi gutxi ikusi nituen interneten kamera honekin eginak baina egia esan ni gustora nago emandako emaitzekin. Irekidura f6-an jarri nuen ahalik eta gardenen atera zedin dena ISO-a igo beharrik izan gabe 15 segundoko muga kontutan izanda.
Ondoren nibelak ikutu nizkion apur bat (batez ere exposizioa) ordenagailuan Sigma Photo Pro softwarearekin.
Datu teknikoak: Kamera: Sigma DP1. Exposizioa: 15 Segundu. Irekidura: f/6.0. Lentea: 16mm. Distantzi fokala (35mm): 28mm. ISO 100.
Benito
Profila
Lagunak
Honen lagunak:
Bloga
Fitxategiak
Orriak
Polito geratu zaizu, urgentziako"tripode" horiek ondo etortzen dira lantzean behin, ezta? ;-)
Foveon sentsore horrek fama dauka, eta argazkian -igual tamainagatik edo prozesatuagatik izango da- baina holan lehenengo kolpe batean ez da zaratarik ikusten. Argazkia hartu duzun kondizioetan ez zen erreza izango zarata ebitatzea bestela.
Benito orain dela 851 egun