Kaixo! Bideogintzan interesatuta daudenak bildu nahi dituen taldea sortu berri da, irekia, partehartzailea eta sortzailea. Bereziki bideogintza esperimentalean oinarritu arren, ezagutzak baliagarriak dira edozein bideo (dokumental, bideoklip, film labur, luze, animazio....) asmo garatzerako. Izan ere, "esperimentazioa" guzti hoietan egon daiteke, eta askotan esperimentazioa, ikastea edo praktikatzearekin lotu daiteke.
Ideia berritzaile, "ezberdin" eta ez komertzialak (ez dut komertziala diruarekin lotzen, baizik eta dirua lortzeko pentsatua dagoenarekin) garatzearen aldekoa naiz ni, baina ongi etorriak dira ideia eta ezagutza guztiak!!
Ea elkarren artean zerbait ikasten dugun :)