February 12, 2010 nork: Benito
Iruzkinak (2)
Kamerarekin endredatzen hasi eta denetik probatu nahi izaten dugu. Proba baten historia kontatuko dizuet bada.
Beharbada batzuek entzunda daukazue zeta-efektua zer den, mugimenduan dagoen urari argazkia egiteko esposizioa luzatzen baduzu, urak testura leuna eta lausotua hartzen du argazkian, lanbroa edo lurruna balego bezala. Efektu polita lortzen da eta argazki asko egiten dira horrela itsaso bazterrean eta mendiko erreketan adibidez.
Argazki hauek egiteko esan bezala, esposizio luzea... Irakurri mezu osoa
February 10, 2010 nork: etxebaiker
Iruzkinak (2)
argazkiak argazkilaritza alboka eguzkia dantzan gerizpa "nola egin nuen" "pentax k10d"
Aspaldian ez dut ezer berririk igo blogera eta hemen doa Arizkunen 8. Alboka topaketetan ateratako argazki bat.
Nire Pentax K10D berriarekin oraindik ere lehen egunak nituen eta alboka topaketak aprobetxatuz argazki piloa ateratzeko aukera izan nuen.
Hemen jarri dudanari dagokionez, eguerdia zen eta kalejiraren ondoren plazatxo batera heldu ginen. Eguzkiak ederki jotzen zuen eta albokaren soinura dantzan zebilen jendeari atera nion argazki bat. Hasieran ez nion gauza handirik ikusi argazkiari... Irakurri mezu osoa
February 3, 2010 nork: Auggie
Iruzkinak (3)
pinhole, matchbox pinhole, solargraphy, bilbo, la salve, guggenheim
Gaur ere pinhole batekin egineko argazkia dakarkit. Aurrekoan kimikoak beharrezkoak ziren, matchbox pinholearekin egindako kapturak errebelatzeko. Gaurko pinholea sinpleagoa da oraindik, hori bai, kamara prestatzen dugun aldiko argazki bat baino ezin da egin eta ez da kimikorik behar errebelatzeko, eskaner txukun bat baino ez.
Kamera egiteko nahikoa da karreteak gordetzeko pote beltz txiki hoietako bat, errebelatzeko paper zati bat edo pelikula zati bat, zilarrezko papera eta zinta... Irakurri mezu osoa
January 30, 2010 nork: Benito
Iruzkinak (6)
aterkiak, euria, canon, pentacon
Ea ba, taldetxo hau animatzen hasi dela, botako dut beste bat. Jarraitzen dut objektibo zaharrak probatzen. Oraingoan honen txanda izan da, Pentacon 2.8 29mm auto. Lehengo egunean ikusi nuen ebay-n merke, eta apur bat arakatuta, ematen du Pentacon ez direla punta-puntako kristalak izan, baina Ekialdeko Alemanian egindako objektibo zaharren artean kalitate maila dexentea dutela dirudi. Gogoa eduki dut gainera fokal horretako bat probatzeko, APS-C makinetan 29mm horiek 45mm inguruko baliokidea... Irakurri mezu osoa
January 27, 2010 nork: Auggie
Iruzkinak (2)
Argazkigintzaren oinarria, argiak zulo txiki batetik pasatzean egiten duen efektua da eta proiektatzen duen argi hori kutxa beltz batean jasotzea. Denok ezagutuko dituzue kamara estenopeikoak edo pinhole kamarak. Argazkigintza ikasi dutenek esperimentu gisara kartoizko kaja beltz batekin edo lata batekin eta paper fotosensiblearekin inoiz egingo zuten kamara bat. Sarean informazio bila nenbilela estenopeika txiki berezi bat egiteko modelo bat aurkitu nuen, paper fotografikoarekin egin... Irakurri mezu osoa
January 22, 2010 nork: Auggie
Iruzkinak (5)
yashica electro 35 gsn, analogikoa, crazy joe
Lehen aportazioa, 2009ko martxoan Andoaingo Basteron egindako kontzertu baten ateratakoa. Irungo Bloody Marytik antolatzen diren Basterock kontzertuetako bat: Crazy Joe and His Mad River Outlaws. Dayton, Ohioko Nerd-a-Billy-a.
Kamera digitalen megapixelen guduaz nekatuta-edo Yashica Electro 35 GSN bat iritsi zen gure eskuetara oparitan. Kamara honek argia neurtzeko behar duen pila ez da saltzen jada, merkurioduna bait da, modding bat egin ondoren martxan jarri eta primerako argazkiak atertzen... Irakurri mezu osoa
January 22, 2010 nork: Benito
Iruzkinak (2)
ligthroom, begoña, farola, usoa, czj
Txiringo hau animatzen hasteko eta probatan gabiltzala proba batekin hasiko naiz.
Forora bota nuen atzo, baina argazkiak blogean eta gainerako kontuak forora botatzea adostuta, hona ekarriko dut eta handik kenduko dut argazkia.
Hau da, lau argazkiren montaitxoa:
Historia apur bat, ez asko (proba dela esan dugu ;-) ).
Lehengo egunean topatu nuen Interneten objektibo zaharra merke, hau: Carl Zeiss Jena Sonnar 135mm. Argazkilaritzara etorri berrian naiz ia, baina jakin mina eman zidaten... Irakurri mezu osoa
January 22, 2010 nork: etxebaiker
Iruzkinak (3)
argazkiak argazkilaritza girona gauez argiak ibaia paisaia "nola egin nuen" "sigma dp1"
Herrialde Katalanetan ginen opor egun batzuk pasatzen. Egunez Girona ikusi eta reflexarekin argazki batzuk atera ostean trastoak furgonetan utzi eta afaltzera joan ginen ibaiaren ondoko taberna batetara. Reflexa furgonetan utzia nuen baina bada ezpada poltsan neukan aste batzuk aurrerago erositako Sigma DP1 kamera "konpakta" berezia.
Afaldu ondoren, buelta bat eman alde zaharrean zehar eta furgonetara gindoazela konturatu nintzen egunez bezala, gauez ere Gironako ibai inguru horrek... Irakurri mezu osoa
January 21, 2010 nork: etxebaiker
Iruzkinak (0)
argazkiak argazkilaritza ardiak "nola egin nuen" "pentax k10d"
13-14 urterekin eskolaz kanpoko ekintzetan argazkilaritzan aritu ondoren nahiko utzia neukan afizio hau. Orduan, karretedun reflex pare batekin aritzen ginen eta ondoren gela ilun batean sartu eta guk geuk pasatzen genituen paperera denborari ostutako irudi haiek.
Hau bukatzean, reflexik ez eta batez ere gela ilunik ez nuenez alde batera utzi nuen argazkien mundua eta urte batzuk beranduago kamera digitalak zabaltzen hasi zirenean nire lehen kamera digitala erosi nuen: Canon Powershot S1 IS.... Irakurri mezu osoa
Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.
Zutagu, 2009 — Honi buruz · Kontaktua · Pribazitate politika · Erabilpen baldintzak
Powered by Elgg. Gune hau
aldiz bisitatu da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzaz.