Gaur ere pinhole batekin egineko argazkia dakarkit. Aurrekoan kimikoak beharrezkoak ziren, matchbox pinholearekin egindako kapturak errebelatzeko. Gaurko pinholea sinpleagoa da oraindik, hori bai, kamara prestatzen dugun aldiko argazki bat baino ezin da egin eta ez da kimikorik behar errebelatzeko, eskaner txukun bat baino ez.
Kamera egiteko nahikoa da karreteak gordetzeko pote beltz txiki hoietako bat, errebelatzeko paper zati bat edo pelikula zati bat, zilarrezko papera eta zinta beltza. Orratz batekin zulo txiki bat egin zilarrezko paperari. Poteari zulo bat egin eta han zilarrezko papera itsatsi. Barruan paper fotosentikorra jarri eta listo.
Esposizioa luzea egitea komeni da. Beheko irudia lortzeko aste beteko esposizioa behar izan zen. Bilboko La Salve zubi bertatik aterea dago, Campovolantinera jeisten diren eskaileretatik. Zeruan ikusten diren lerro argi paraboliko hoiek eguzkiak utzitako arrastoak dira, eguneko lerro bat eta eguzkia laino tartean ezkutatzen bada lerroa intermitentea da, ezkerrean goiza, eskubialdean arratsaldea. Eguzkia neguko solstiziora hurbiltzen den einean parabola lauagoa da.
Errebelatzeko papera atera eta eskaneatzea geratzen da, gela ilun batean egitea komeni da eta eskaneatu nahi dugun zatia beste plantilla batekin aurreikustea. Papera piskanaka belatzen joango bait da eskanerraren argia soilarekin. Eskanerrean ahalik eta bit sakonera haundiena aukeratu eta koloretan eskaneatu, gero kolore mailak norberaren gustura mugitu eta kitto.
Froga egin nahi izanez gero, solargraphy.com-eko Tarja Trygg-i eskatu, mundu guztiko solargrafiak biltzen ditu, zuk esposizioa baino ez duzu egin behar, berak bidaliko dizu kamara prest, zuk argazkia egin eta berak eskaneatu eta emailez bidaliko dizu emaitza.
Irudi gehiago beti bezela flickrren: solargraphy.
Kamara: Pinhole.
Esposizio denbora: aste 1.

Benito
Profila
Lagunak
Honen lagunak:
Bloga
Fitxategiak
Orrialdeak
Orain arte ikusi dudan Guggenheim-aren argazki orijinalena, je, je, eta ez zaizkio gutxi egin. Aurrekoan kamera minimoa bazen, hau minimoagoa orduan, gogoa etorri zait horrelako proba bat egiteko.
Dena dela, zelan lortu duzu kamera han astebete geldirik egotea haizeak edo inork mugitu edo bota barik? Ez zen erraza izango.
Benito orain dela 213 egun