Ostraka euskalduna Iruña-Veleiako euskara zaharrarekin kezkatuta dagoen baten bloga. Sos-Iruña-Veleia sinatu eta bultzatzen duena, analisiak eta indusketa kontrolatuak egin behar direla uste dudana.

Urtarrila 2010

Iruña-Veleia Eusko Trenbide sarearen kereila artxibatuta betiko. DNA

January 22, 2010 nork: Ostraka   Iruzkinak (0)

, , , , ,

DNA

Epaileek ez dute delitu aztarnarik topatu eta Eusko Trenbide Sareak arkeologoen aurka jarritako kereilaren errekurtsoa artxibatu dute betiko. Inolako frogarik ez dute arkeologoen aurka.

Batzordeko batzuek 2005 eta 2006 urteetan ateratako 600 ostraketatik, 350 bat faltsutzat salatu zituzten eta epaileek ez dute inolako frogarik aurkitu. Urteak daramatzate inolako frogarik gabe egunero difamatzen, duela urtebete argitaratu zituzten txostenak eta mila argazkiak eta azken urtean 14 txosten zientifiko berri argitaratu dituzten Iruña-Veleiako idazkunak egiaztatzen. Ostraken mila argazkiak argitaratu zirenetik (2009-1-18) inolako txosten berririk ez dute argitaratu arkeologoen aurka, faltsutze salatariek ez dituzte argazkiak behar nonbait. Hala ere arkeologoen aurka urteetako eta eguneroko lintxamendu lotsagarriak ez du etenik.

13336a

 

Iruña-Veleia urtebete. Kike Fernandez Pinedo

January 22, 2010 nork: Ostraka   Iruzkinak (0)

, , ,

Herrian aldizkarian (pdef 3,5 Mb), Arabako kontzejuen aldizkarian (16.000 ale argitaratzen dituzte) Iruña-Veleia urtebete" Kike Fernandez Pinedoren artikulu luzea.

http://zutagu.net/pg/file/Ostraka/read/15902/herrian-6-iruaveleia (pdf 3,5 MB)

32 zundaketa

January 11, 2010 nork: Ostraka   Iruzkinak (0)

276 zundaketa zulatu ziren Iruña-Veleian 4 M2koak (2x2 M2) bakoitza, 20 batean azaldu ziren grafitoak ostraketan (zeramika puska). Gorrotxategik eta Lakarrak 35 bat ostraka euskaldunak faltsutzat salatzen dituzte eta erdia azaldu zen 32. zundaketan, metro eta erdiko sakoneran. Erraza ematen du zundaketa zabaltzea, arkeologoek diote probablea dela ostraka gehiago azaltzea.

image

Iruña-Veleia

January 11, 2010 nork: Ostraka   Iruzkinak (1)

Iruña-Veleiako euskara zaharrari buruz informazioa blogean ostraka.mundua.com.

Sos-Iruña-Veleia 1.750 sinadura

Loturak Tresna berria gaia sozializatzeko, eskerrik asko gure esku jartzeagatik.

image

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.