April 6, 2010 nork: Ostraka
Iruzkinak (0)
aberri eguna, 2010, independentistak
March 16, 2010 nork: Ostraka
Iruzkinak (0)
euskara, veleia, iruña_oka, sos_iruña_veleia
Jimmy Jazz aretoan, asteazkenean, martxoak 17, 19:30etan
K/ Koronazio 4, Gasteiz
Hilabeteak lanean jardun ondoren, sos-irunaveleia.org gunea prest dago. Aurkezpena Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo da datorren asteazkenean, martxoak 17, 19:30etan. Areto hau Koronazio kalean dago, Aldabe Gizartetxetik eta Portaloitik gertu.
Goizean prentsaurrekoa emango dute Eliseo Gil, Idoia Filloy eta Koenraad Van den Driesschek. Jendeari irekia izango da SOS-IRUÑA-VELEIA Plataformak antolatu duen arratsaldeko ekitaldia. Webgunearen aurkezpenaz gain, antzerki-sketxa, musika eta luntxa egongo dira.
Gonbidatuta gaude denok!!! Juan Martin Elexpuru
March 8, 2010 nork: Ostraka
Iruzkinak (0)
Lau mila lagun omen Facebook eta beste "atzerriko" lekuetan baina euskarazko sare sozial eta "modernotan" ez omen dago independentistarik, Zutagu-rekin behintzat ez dira gogoratu:
Hemen gaudenok konkistatzaile euskaldunak ote gara?
February 15, 2010 nork: Ostraka
Iruzkinak (0)
berria, eliseo_gil, iruña_oka, veleia, euskara
Eliseo Gil Berrian paperean argazki polita.
Nola laburbilduko zenuke zuek aurkeztutako txosten horien ekarpena?
Gure aldeko txostenek gaiaren alderdi zientifiko guztiak hartzen dituzte: filologikoak, arkeologikoak, baita orain arte ikertu gabeko ebidentzia fisikoak ere. Baina ikerketan oinarritutako uste zientifikoak alderatzeaz gain, eta hori oso garrantzitsua da, nabarmendu behar da txosten horietan seinalatu egiten direla foru batzordearen txostenetan dauden hainbat gabezia, absentzia, ahanztura edo oker. Txosten hauek ustezko faltsutasunaren argudioa bultzatzen dute, baina, tamalez, errealitatearen parte bat osten digute.
14 txosten zientifiko daude bermatzen grafitoak benetakoak direla
Sos-Iruña-Veleiak 1760 sinadura analisiak eta indusketa kontrolatuak egitearen alde.
January 22, 2010 nork: Ostraka
Iruzkinak (0)
eusko_trenbide_sarea, euskara, veleia, iruña_oka, gil, filloy
Epaileek ez dute delitu aztarnarik topatu eta Eusko Trenbide Sareak arkeologoen aurka jarritako kereilaren errekurtsoa artxibatu dute betiko. Inolako frogarik ez dute arkeologoen aurka.
Batzordeko batzuek 2005 eta 2006 urteetan ateratako 600 ostraketatik, 350 bat faltsutzat salatu zituzten eta epaileek ez dute inolako frogarik aurkitu. Urteak daramatzate inolako frogarik gabe egunero difamatzen, duela urtebete argitaratu zituzten txostenak eta mila argazkiak eta azken urtean 14 txosten zientifiko berri argitaratu dituzten Iruña-Veleiako idazkunak egiaztatzen. Ostraken mila argazkiak argitaratu zirenetik (2009-1-18) inolako txosten berririk ez dute argitaratu arkeologoen aurka, faltsutze salatariek ez dituzte argazkiak behar nonbait. Hala ere arkeologoen aurka urteetako eta eguneroko lintxamendu lotsagarriak ez du etenik.
January 22, 2010 nork: Ostraka
Iruzkinak (0)
kike_fernandez_pinedo, euskara, veleia, iruña_oka
Herrian aldizkarian (pdef 3,5 Mb), Arabako kontzejuen aldizkarian (16.000 ale argitaratzen dituzte) Iruña-Veleia urtebete" Kike Fernandez Pinedoren artikulu luzea.
http:/
January 11, 2010 nork: Ostraka
Iruzkinak (0)
276 zundaketa zulatu ziren Iruña-Veleian 4 M2koak (2x2 M2) bakoitza, 20 batean azaldu ziren grafitoak ostraketan (zeramika puska). Gorrotxategik eta Lakarrak 35 bat ostraka euskaldunak faltsutzat salatzen dituzte eta erdia azaldu zen 32. zundaketan, metro eta erdiko sakoneran. Erraza ematen du zundaketa zabaltzea, arkeologoek diote probablea dela ostraka gehiago azaltzea.
January 11, 2010 nork: Ostraka
Iruzkinak (1)
Iruña-Veleiako euskara zaharrari buruz informazioa blogean ostraka.mundua.com.
Sos-Iruña-Veleia 1.750 sinadura
Loturak Tresna berria gaia sozializatzeko, eskerrik asko gure esku jartzeagatik.
Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.
Zutagu, 2009 — Honi buruz · Kontaktua · Pribazitate politika · Erabilpen baldintzak
Powered by Elgg. Gune hau
aldiz bisitatu da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzaz.