|
teketen |
Bai, batzuek jada badabiltza. Laster proposamen bat prestatuko dutela zin egin digute. Ea egia den... ;) Aldiko, inoiz pentsatzen ez nuena lortu duen programa da. Liburuak mugikorrean irakur daitezke!!! http:/ |
|
Athilha |
ni laguntzeko prest nago, baina ostiral honetan ezin geratu, dena den esango duzue... |
|
aldakur |
Pozten naiz ari hau berpizteaz. Interesgarria izango litzake denen artean euskararen lokalizazioa egitea. Ea zein berri dugun Unaien eskutik |
|
Beñat Altuna |
Ni ere esku bat botatzeko prest nago. Gaia mugitzeko ez dut denborarik baina zerbait zehatza egin behar denean kontatu nirekin. |
|
JGabiMark |
Aupa! Lokalizaziñuan inguruen, HTCManian urtarrilan sortu zan eztabaida bat ta ni hasieran ibili nitzen euskeratzen, baina azken aldixen itxitxa dauket. Gainera eztauket euskeratzen esperientzia handirik ta ejat errexa itxen. Baina bueno, egixa esan azkenaldixen oso geldi dau, %46an estankauta doia denboratxo bat... GoogleDocs-en sortu zauien excel bat XML danekin ta bertan euskeraratzen zien. Baimena eskatu biher da editau ahal izeteko, baina azkeneko aldiz lagun batek eskatu zauen baimenak, ta ez zotzien kasurik bez ein. Iual HTCManiako gai hortan mezu pribatu bat bidaliz gero dokumentuan jabeari... Euskeratze honeik printzipioz Superatmel ROMendako die, baina bertatik hartuz gero beste edozein ROMendako erabili leike. Googleera bialtzia be komentau zan... eztakit nik kasu askorik ingotzien Googleekuak baina bueno... Halata be, badau programa bat Androiden bertan instaletan dana, edozein ROM hizkuntzaz aldatu ahal izateko, MoreLocale dauko izena. Aplikazinuan egiliari bialdu leike XMLiak ta holan Euskera hizkuntzen listan sartu al dau. Programa honen onena da edozein ROM eta edozein terminal euskeratu leikela. Baina bueno, lelengo lana XML danak euskeraratzia da, ta hor lan asko dau. Proposatzen dotena da: hemen taldetxo sortzen bada, ni prest nau HTCManiako dokumentu horren paralelo bat sortzia ta aldaketa barrixak HTCManiako dokumentura pasatzia. Holan jentiak ez dauko HTCManiako dokumentuan baimenak eskatu biherrik. Ta holan gure esku egongo zien XML danak nahi douenerako. Formulario bat sortu dot Android Euskeratzeko prest dagoen edonork bertan izena eman dezan. Lan-taldetxo majo bat sortuz gero martxan jarriko nuen dena. Hemen formularioa.
ANIMO BA!!!
p.d: Librezalekuekin egotia be ondo egongo zan... |
|
Dabid Martinez |
Aupa peña! Bueno hemen doa nik pentsatzen dudana :) Hack.in#badakigu informatika elkartetik, Joseba Martos eta biok, lagun kataluniar batzuekin egon gara asteburu honetan eta eurek itzulpena 30 ordutan egin zuten, beraz gu askoz arinago egiteko gai izan behar gara :P (bera bat bakarra zen). Hemen doaz eman dizkidan estekak: http:/ Formulario horretan izena eman dut nik ere parte hartu ahal izateko, beraz ahal duzuenean... aurrera :) Hau oso arin egingo dugu jejeje. |
|
Beñat Altuna |
Nik eman det jada izena itzulpen talderako. Ikusiko dugu zenbat elkartzen garen. |
|
Ishikawa |
HTCmaniatik egindako itzulpena hemen duzue ods formatuan: http:/ nola antolatuko gara hau itzultzeko? |
|
Dabid Martinez |
Emaila bidali diet: Aupa peña! Laguntza eske nator, android lokalizatzeko talde bat sortzen hasi gara eta itzulpen fitxategian sarean landu ahal izateko erraminten bila gaude. XML batzuk dira eta lan talde guztiaren artean lantzeko sarea da hoberen ikusten duguna. Gdocs erabiltzea pentsatu dugu baita, baina librezalek duen infraestrukturarekin... Nahiago libreki eta gurean ibiltzea :) Hau da eztabaidaren aria: http:/ Laguntzerik? Erremintaren bat isterik? Zuen erantzunaren zain :) Ondo segi! |
|
Ishikawa |
Nik Gdoc-a ondo ikusten dut. Oso praktikoa da. Pega bakarra da ezin direla itzulpen memoriak aplikatu, baina tira, jende asko batera lan egiteko aproposa da. |
|
aizol |
Astebetetxo bat daramat gai honetatik pixka bat deskonektatuta. Nola dago egoera?
Aitzol
|
Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.
Zutagu, 2009 — Honi buruz · Kontaktua · Pribazitate politika · Erabilpen baldintzak
Powered by Elgg. Gune hau
aldiz bisitatu da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzaz.