Taldearen foroa > koordinazioa

koordinazioa

luther blissett
orain dela 225 egun

hemen joan gaitezke jartzen ze serie-film euskaratu nahi ditugun, ta gero serie bakoitzari hari bat eman bertan komentatzeko nobedadeak. dotsub erabiltzeko aukera ere badago, nola ikusten dezue kontua?

Beñat Altuna
orain dela 225 egun

Inork idatzen ez zuenez post hau idaztera netorren baina ikusten dudanez aurreratu egin zara. Aurrekoan pasa nizun azpitituluak euskaratzeaz arduratzen den web baten helbidea, baina hemen jarriko dut berriro ere norbaitek ezagutzen ez badu, http://www.manterola.org/azpitituluak/

Pertsonalki weba ez zait gehiegi gustatzen egitura aldetik, baina itzuli dituzte jada dezente gauza, Luistxo eta besteren batek lan polita egin dute. Ea hemen antolatu eta han jarriz, edo hemen jarriz zerbait polita egin dezakegun.

Nik uste klabea hemen euskaratu daitezkeen film zein serien izenak jartzea da(ez foroan, wikian(ez dut topatzen) edo blogean edo baizik). Hortik aurrera bakoitzak ahal duenean bat hartu eta hortan dabilela abixa dezala (bi pertsonek independienteki berdina ez egiteko). Serieak itzultzea lan zaila da, gehienbat minutu asko direlako, baina beno horiek ere noizbait itzuli beharko. Gainera nik uste norbait serie batekin hasten bada egokiena berak jarraitzea da, itzulpenetan koherentzia bat mantentzeko, baina beno gutxi izanda hau ere zaila da.

Egia esan jende kopuru handiago behar da honek fruituak emateko, lan handia da itzultzea eta gutxiren artean (nik orain gainera ezin dut) aurrerapausoak ematea zaila da. Ea jende gehiago animatzen zaigun.

Bestetik, ze programa erabiltzen duzue? Nik orainarte beste hizkuntzetako .str -ak hartu eta horiek editatu izan ditut baina ez da erarik egokiena, euskarak esaldien egitura ezberdinak ditu eta denborak eta ez dira beti berberak. Ez dut programarik ezagutzen baina ziur nago badaudela.

Wikia erabiltzeko aukera badago agian ondo legoke bertan programa, itzuli beharrekoen lista, aholku.. batzuk jartzea, baia lehen esan bezala nik ez dut wikia ikusten. Ez dakit agian wikia=orrialdea da.

Ba hori, txapa hau sartu ostean ea lanean hasi gaitezken, pixkanaka eduki gehiago izateko.

Oier
orain dela 223 egun

Epa!

Ni ere aritu izan naiz pixka bat .str-ak hartu eta itzultzen. Orokorrean cine-clasico gunetik jaitsitako pelikulak izaten ziren. Itzuli ditudanak Sayat Nova (Sergei Paradjnov), Saraband (Bergman), Eraserhead eta Blue Velvet (Lynch) eta Buster Keatonen hainbat hasierako film labur.

Nire ustez garrantzitsua da pelikulak itzultzea, eta bereziki pelikula bereziak, horrela jendeak pelikula ezberdinak ikusteko aukera ere landuko du.

Azpitituluen orriari dagokionez niri ere ez zait gustatzen larregi, baina aitortu behar da egin den lana aparta dela.

Nire aldetik lan egiteko asmoa azaldu nahi dut, baina daukadan denbora librea ez da asko... eta oraindik gutxiago hilabete hauetan. Gauza da esan duzuen bezala antolamendu minimo bat aurrera atera beharko litzatekeela.

 

Ondo izan!

luther blissett
orain dela 220 egun

nabarmen egiten ari zaidan arazoa blokeoa da, itzulpen gehienak esaldi bat nola euskaratu denbora luzez pentsatuy ostean utzi ditut, ta ez det uste bakarra naizenik, beraz igual ikusi beharko genuke garatu daitekeen zeozer arazo hori gainditzeko. ez dakit ze forma beharko lukeen, dotsub jendeak dakiena aportatzeko, esaldiak galdetu eta dakienak erantzuteko espazio bat, guk osatutako hiztegia, zentik eta euskaljaklintzara lotura...

nola ikusten duzue?

Beñat Altuna
orain dela 219 egun

Bai, nire ustez ere hori da zailena. Nahiz eta bi hizkuntzak(edo hirurak batzuen kasuan) menperatu askotan zaila egiten da zerbait nahi bezala itzultzea. Nik uste hemen foroan bertan 'Itzulpen zalantzak' izeneko post bat zabaldu daitekeela eta bertan gure zalantzak idatzi eta irakurtzen duenak ideiarik baldin badu lagun dezala.

Horretaz gain hiztegi komun bat garatzea ere ondo legoke, baina hori ya zailagoa iruditzen zait, itzulpen 'profesionalagoak' lortuko lirateke baina ez dakit zenbaiterainoko garrantzia duen oraingoz.

Bestetik nik bi webgune hauek erabiltzen ditut zenbait zalantza argitzeko eta asotan ataskotik irteteko laguntzen dute:

http://www1.euskadi.net/hizt_3000/

http://ehu.es/ehg/zehazki/

 

Zalantzen postarena ondo iruditzen bazaizue irekiko dut nik.

Bestetik denbora dudanean (edo denbora duenak) irekiko dut orri bat (uste dut orriak direla wikiak) itzulpen programak, hiztegia, eta aholku batzuk jartzen eta beste horri bat ireki dezakegu hiztegi bateratu hori garatzen joateko.

Zer deritzozue?

 

Oier
orain dela 214 egun

Niri bikain :)

-

Fokua

Sortzen

Ongi etorri ZutaGu-ra

Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Iritsi zara geltokira, hau da zure gunea.